4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 856/2014 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, agintaritzako agenteei desobeditzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
110/2014 epaia.
Lizarran, 2014ko abenduaren 2an.
Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, José Andrés Echeverría Arbizu jaunaren desobedientzia-falta batengatik idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Fiskaltzak parte hartu du, interes publikoaren ordezkari gisa. Hori horrela, bidezkoa da epaia ematea.
Epaitza:
José Andrés Echeverría Arbizu jauna absolbitu egiten dut salaketan egotzi zaizkion egintzetatik, eta prozesuan sortutako kostuak ofizioz ordainduko direla adierazten dut.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, jakinarazpenaren ondoko bost eguneko epean, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez eta Prozedura Kriminalaren Legearen 790. artikulutik 792.era bitartekoetan ezarritako moduan. Ondorio horretarako, jarduketak alderdien eskura egonen dira epaitegi honetako idazkaritzan.
Eta José Andrés Echeverria Arbizuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Lizarran, 2015eko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.
Iragarkiaren kodea: J1502905