57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2014ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren eta haren betearazpen oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hori dela eta, 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 78.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arrunten erosketak eta zerbitzuak: 24.750,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.960,00 euro.

Gastuak, guztira: 110.410,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 42.120,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 68.290,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 110.410,00 euro.

Tafallan, 2015eko martxoaren 4an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1503499