2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko martxoaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontua eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean paratuta, interesdunek 15 eguneko epean azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragatearekin batera.
Cintruenigon, 2015eko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L1503956