57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Hirigintzako Udal Planeko egiturazko determinazioetan,
Egulbatiko esparruari dagokionez, paisaia babestua deklaratzeko

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Egulbatiko esparruari dagozkion egiturazko determinazioetan, orain arteko hiri lurzoruko unitateen sailkapena aldatu eta lurzoru urbanizaezina bilakatzeko, baita esparru hori paisaia babestua deklaratzeko.

Espedientea interesdunen eskura geldituko da Udal Idazkaritzan, azter dadin eta haren kontrako alegazioak aurkez daitezen, horretarako hilabeteko epea izanen baita honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1503928