57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Udalaren Erregelamendu Organikoaren 104. artikuluan

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela aldaketa onestea Udalaren Erregelamendu Organikoaren 104. artikuluaren bigarren paragrafoan. Gisa hartara, haren idazketa hau izanen da:

Finkatzen diren diru konpentsazioetarako eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izanen da kasuan kasuko deialdian bilkura bakoitzerako ezarritako iraupenaren %75ean baino gehiagotan egotea, eta hura laburragoa bada, bilkuraren iraupenaren %75ean.

Sarrigurenen, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1503924