2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTIN UNX
Aldaketa, Establezimenduak irekitzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
San Martin Unxko Udalak, 2015eko otsailaren 10ean egin bilkura arruntean, aldaketa hasiera batez onetsi zuen Establezimenduak irekitzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
San Martin Unxen, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.
Iragarkiaren kodea: L1503947