2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zentsutik kentzea
Udaleko alkateak, 2015eko martxoaren 10eko 83. Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen dituen azaroaren 1eko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluan xedatuari jarraikiz, Udal eskudunak ahalmena du jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zentsuan ofizioz sartu, aldatu edo kentzeko subjektu pasiboak aitortu gabeko jarduera kargatuak, behar den espedientea aitzinetik tramitatuta.
Tramitaturiko espedientea ikusirik, eta haren instruktoreak aurkeztutako ebazpen proposamenarekin bat, ahalmen horren indarrez,
EBATZI DUT:
1. Enpresa hauek ofizioz kentzea Orkoiengo Udalaren Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zentsutik, jarduera utzi dutelakoz:
IZENA | HELBIDEA |
TALLERES GILGAR, S.L. | Ipertegi II industrialdea, 61 |
MARIA BLANCA DIAZ CORDOVA | Jose Saramago pas., 1-1.a A |
JOSE ANTONIO PICUASI DE LA TORRE | Jose Saramago pas., 1-1.a A |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea.
Orkoienen, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1503927