2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Akats zuzenketa, Ángel Gutiérrez gizarte etxeko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduan
Ángel Gutiérrez gizarte etxeko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduko aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian akatsa dagoela oharturik (42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa), beharrezkoa den zuzenketa egin da.
Honako hau dioen tokian: “1., 2. eta 3. tarifetan sartuta dauden erabilera anitzeko gelak lau ordu baino denbora gutxiagoz erabiltzeko eskaerak tramitatzean, tarifaren %50 ordainduko da.
Eskabideak tramitatu ondoren, eskatutako gela erabiltzeari uko egiten bazaio, fidantza ez da inola ere itzuliko”.
Honela behar du: “1., 2. eta 3. tarifetan sartuta dauden erabilera anitzeko gelak lau ordu baino denbora gutxiagoz erabiltzeko eskaerak tramitatzean, tarifaren %50 ordainduko da.
Eskabideak tramitatu ondoren, eskatutako gela erabiltzeari uko egiten bazaio, ez da inolako itzulketarik eginen”.
Orkoienen, 2015eko martxoaren 6an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1503864