57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2015eko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2015eko martxoaren 10etik 2015eko apirilaren 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2015eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2015eko apirilaren 10ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1503923