57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Planeamenduko Arau Subsidiarioak

Eloko Udaleko jarduneko alkateak erabaki du Eloko Udalaren Arau Subsidiarioak Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko agintzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatuarekin bat.

Arau Subsidiario horiek Nafarroako Hirigintzako Probintziako Batzordeak onetsi zituen, 1981eko azaroaren 10ean, eta 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 20an.

Bere garaian Arau Subsidiarioak ez ziren argitaratu eta orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, segurtasun juridikoa handiagoa izan dadin eta Konstituzioaren 9.3 artikuluan aipatzen den publikotasun printzipioa gauzatzeko.

Elon, 2015eko martxoaren 6an.-Jarduneko alkatea, Juan Ignacio Labiano Lezaun.

ERANSKINA

–Arau Subsidiarioak (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1503624