57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 707. lurzatian eragiten duena. Behin betiko onespena

2014ko azaroaren 28ko batzarrean hasiera batez onartu zen hirigintza planaren aldaketa puntuala, 1. poligonoko 707. lursailaren sailkapenari dagokionean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu ondoren, inongo alegaziorik aurkeztu gabe. Kontuan hartuz Sustapen Departamenduak egindako txostenaren arabera determinazio xehekatutzat hartzen dela, behin betiko onespena udalari dagokio.

Leitzako Udalak, 2015eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 707. lurzatiaren puska baten sailkapenari dagokiona. Aldaketaren xedea da baso lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriara pasatzea eta, zehazki, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoruaren azpikategoriara. Azpikategoria honentzat ezarri dagoen araubidea da Udal Planean produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinerako jasotako araubidea (10/1994 Foru Legearen arabera).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1503865