57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketak 2015ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2015eko otsailaren 12an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Iguzkitzan, 2015eko martxoaren 5ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Sanz Albizu.

Iragarkiaren kodea: L1503952