2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
4. poligonoko 568-579 bitarteko lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea katastroko 4. poligonoko 568-579 bitarteko lurzatien xehetasun azterlana (Getze Galarko Larregui kalea, 14-37, bakoitiak), Koldo Lorea Bravok sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Getze Galarren, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1503860