57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

1. poligonoko 581-584 bitarteko lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena.

Galar Zendeako Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea katastroko 1. poligonoko 581-584 bitarteko lurzatien xehetasun azterlana (Cordovillako “El Llano” S-4 sektoreko P.6.a)-P.6.d) bitarteko lurzatiak), Mikel Munárriz Mutilvak eta Olatz Naiara Eslava Abaurreak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Getze Galarren, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1503859