57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatetza bertze baten esku uztea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2015eko martxoaren 3an. Hona testu osoa:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Funesko udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde M.ª Ángeles Domínguez Teres eskuordetzea, Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo martxoaren 13tik 19ra, biak barne, eginkizunak berriz ere bere gain hartuko baditu ere aldizka agertuz gero edo lehenago itzuliz gero.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, lehen aldiz biltzen denean.

Laugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1503740