2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
3. poligonoko 651. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2015eko otsailaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 3. poligonoko 651. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Lorente Pratek - Ebrocork - sustatua. Borja Lezaun Pegenaute arkitektoak prestatutako dokumentua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Ziraukin, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1503867