57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

1. aldaketa 2015eko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

2015eko aurrekontu luzatuan 1. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2015eko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GORANZKO DOIKUNTZA:

Gastuak: VI. kapitulua. Zenbatekoa: 10.500,00 euro. Gastuak, guztira: 10.500,00 euro.

FINANTZAKETA:

Aurrekontu luzatuaren soberakina. Zenbatekoa: 10.500,00 euro.

Castejonen, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1503900