57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Herrilurren eta abelbideen mugaketa kartografikoa

Andosillako Udalak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea herrilurren eta abelbideen mugaketa kartografikoa egiteko prozedura, lurzati berrantolamendua egin behar delako, Nafarroako ubidearen eremu ureztagarrian, Andosillan, (XXVI. sektorea, Ega 4 eta Ega 6 eremuak).

Nafarroako toki entitateen ondasunei buruzko erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen dira ukitutako lurzatien –herrilurren eta abelbideen– plano kartografikoa eta lurzati horien zerrenda, hamabortz egunean, Udaleko Idazkaritzan, orok jakin dezan.

Interesdunek beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alegatzen ahal dute, idatziz eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz. Horiek Udaleko Idazkaritzan jasoko dira.

Alegazioetarako epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Andosillan, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1503743