57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko epearen iragarkia. Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Tecnología Industrial del Reciclaje I.B. SLk sustatua.

Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedienteak daraman dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar eguneko epean.

Espedientea: 0001-0038-2015-000006.

Instalazioa: Hondakinen kudeaketa.

Titularra: Tecnología Industrial del Reciclaje I.B. SL.

Tokia: La Castellana alderdia, 7. poligonoa, 121. eta 122. lurzatiak.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N zona, X: 596.041,000 eta Y: 4.685.266,000

Udalerria: Funes.

Proiektua: Uztailaren 1eko 16/2002 Legeari egokitzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 25ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1503105