1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa. Ureztalurrak Erriberriko La Plana alderdian
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 51. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Dokumentazio hori eskuragarri dago Interneten ere, euskarri digitalean, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzu Katalogoan:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2420/Consulta-de-proyectos-medioambientales-en-exposicion-publica#resultados
Aditzera ematen den egintza: Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa (II. fasea).
Jarduera: Ureztalurren proiektua Erriberriko La Plana alderdiko finka pribatuan.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legearen Erregelamenduaren eranskina: 3B–Soilik Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe dauden jarduerak eta proiektuak.
Sustatzailea: Valle de Odieta SCL.
Udalerria: Erriberri.
Iruñean, 2015eko otsailaren 20an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1503040