1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
43/2015 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak ematen dituena, 2013-2014 ikasturteari dagozkionak.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu, 2013-2014 ikasturteari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten hogeita bat ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak azaroaren 3an emandako 561/2014 Ebazpenaren bitartez egin zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Sistemako Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak, 2013-2014 ikasturteari dagozkionak, 1. eranskinean ageri diren ikasleei ematea.
2. Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Sistemako Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak, 2013-2014 ikasturteari dagozkionak, 2. eranskinean ageri diren ikasleei ematea.
3. Ikasle horiek saria aitortzen duen diploma bana jaso dezatela xedatzea.
4. Goi mailako ikasle sarituek aukera izanen dute goi mailako Lanbide Heziketako 2013-2014 ikasturteko sari nazionaletan aurkezteko, aldez aurretik izena emanda.
5. Agintzea ikasle sarituen ikasketa espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea 2013-2014 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela frogatzeko.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
8. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauei igortzea: Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituen ikastetxeei eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2015eko otsailaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
1. ERANSKINA Erdi Mailako Lanbide Heziketako Sari Berezia jaso duten tituludunak |
NANa | IZEN-DEITURAK | ZIKLOA | FAMILIA | IKASTETXEA |
44152353N | Elías Ignacio Asensio Fernández. | Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak | Informatika eta Komunikazioak | LIZARRAKO IBP |
78761813S | Luis del Río Porras | Mantentze-lan Elektromekanikoa. | Instalazioa eta Mantentze-lanak | ‘ETI’ IBP |
16023145B | M.ª Guadalupe Dueñas Bachiller | Erizaintzako zainketa lagungarriak. | Osasuna | ‘ETI’ IBP |
72693395D | Yésica Escudero Baleztena | Estetika eta edergintza. | Irudi Pertsonala | Burlata LH IB |
25308496D | Francisca Jiménez Quintana | Kudeaketa administratiboa | Administrazioa eta Kudeaketa | EGA BHI |
72807967H | Cristobal Antonio León López | Karrozeria. | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | IBP Donapea IBP |
72704930K | Miren Eukene Lozano Arteaga | Laguntza soziosanitarioa. | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Nafarroako Eskola Politeknikoa |
78751641B | Luis Pérez Suárez | Instalazio Elektriko eta Automatikoak | Elektrizitatea eta elektronika | 'ETI’ IBP |
73433767B | Iker Remiro Salvador | Sukaldaritza eta Gastronomia | Ostalaritza eta Turismoa | Burlata LH IB |
2. ERANSKINA Goi Mailako Lanbide Heziketako Sari Berezia jaso duten tituludunak |
NANa | IZEN-DEITURAK | ZIKLOA | FAMILIA | IKASTETXEA |
33421871L | M.ª Cristina Anaya Huarte | Merkataritzako kudeaketa eta Marketina | Merkataritza eta Marketina | María Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako Ikastetxe Bateratua |
72797932B | Rubén Cordón Marcó | Automatizazioa eta Robotika Industriala. | Elektrizitatea eta elektronika | ‘ETI’ IBP |
45819256J | Santiago Díaz López | Sukalde Zuzendaritza | Ostalaritza eta Turismoa | Burlata LH IB |
72823941F | Leticia Fernández Martínez | Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea. | Elikagaien industriak | ‘ETI’ IBP |
72801352G | Bárbara García San Martín | Administrazioa eta finantzak | Administrazioa eta Kudeaketa | “Cuatrovientos” ikastetxe bateratu pribatua |
78746345A | Ismael Hernández Carceller | Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa | Fabrikazio Mekanikoa | Ega BHI |
72679029H | Estíbaliz Ibarrola Ziganda | Eraikuntza proiektuak | Eraikuntza eta Obra Zibilak | "Virgen del Camino" IBP |
33441630K | Azucena Larios Segura | Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia | Kimika | IBP Donapea IBP |
73137458B | Marta López Antón | Grabatua eta estanpazio teknikak | Arte Plastikoak eta Diseinua | Iruñeko Arte Eskola |
72682144M | Xabier Martínez Resano | Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak. | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Energia Berriztagarrien Goi Mailako Ikastetxe Bateratua. |
72822753S | Myriam Morales Segura | Anatomia patologikoa eta zitologia | Osasuna | MARÍA INMACULADA LHIP |
52442813F | David Segura Aliaga | Sareko sistema informatikoen administrazioa | Informatika eta Komunikazioak | ‘ETI’ IBP |
78759539H | Sheila Tarragona Pérez | Gizarte eta kultur sustapena. | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Hezitzaile Eskola IB |
F1503023 |
Iragarkiaren kodea: F1503023