56. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko AR-5aren plan partziala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2015eko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko 5. banaketa eremuaren plan partziala, Zesa North Inmobiliaria SLk eta S. y T. Iruona SLk sustatua. Hona hemen planaren testua:

PLAN PARTZIALAREN BIDEZKOTASUNA JUSTIFIKATZEA

AR-5 banaketa eremua Corellako hirigunearen ekialdean dago, “Ombatillo” alderdian, eta bere baitan hartzen ditu 17. poligonoko 511, 512, 654, 659 eta 660. lurzatiak eta alboko kaleak, aurkeztu diren planoetan agertzen den moduan.

Corellako Udal Planaren aldaketa puntualaren dokumentuak, 2010eko apirilaren 19an behin betiko onetsiak, Plan Partzial honen xede diren lurzoruak AR-5 banaketa eremu gisa identifikatu zituen, eta lurzoru urbanizagarri gisa ezarri, hirugarren sektoreko zerbitzuen erabilera orokorra emanez eta bizitegi erabilera debekatuz.

Eremu hura Plan Partzial baten bidez antolatu behar zela ezarri zen, eta legezko estandarretara jo zen dentsitateei, erreserba moduluei eta zehaztu beharreko gainerako arloei dagokienez.

Gaur egun, Udalak eta sustatzaile pribatuek, AR-5eko lurzoruen jabe diren aldetik, antolatu egin nahi dituzte lurzoru horiek, hirugarren sektoreko zerbitzuen eremu bat ezarri ahal izateko bertan. Hori horrela, Plan Partzial hau garatu dute, tramita dadin.

Eremu hori helburu horretarako hautatzea justifikatzen da Corellako erdigunetik hurbil dagoelako, baita herriko egungo industrialdetik hurbil ere, eta erraza delako sektore horretan sartzea Cintruénigo-Rincón del Soto NA-161 errepidetik.

HIRIGINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

Esparruaren eta bere ingurunearen ezaugarriak

AR-5 banaketa eremua kokatzen deneko esparruak 14.335,63 m²-ko azalera du eta orografia nahiko laua. Gaur egun erabilerarik ez duten lurrak dira, nahiz eta lehenago nekazaritzarako erabiltzen ziren.

Lurrak “Ombatillo” alderdian daude, Corellako hirigunearen ekialdean, hiri lurzoru finkatuaren mugan eta industriarako lurzoru urbanizagarritik hurbil (gaur egungo industrialdea eta AR2).

Lurzatien ipar-mendebaldean bizitegi erabilerako lurzorua dago, hain zuzen ere familia bakarreko etxebizitzen eremua, dentsitate gutxikoa; hego-mendebaldean Corellako industrialdea, eta haren handitzea AR2aren bitartez; hegoaldean industriarako lurzati handiak daude, zeinak udal planeamenduak hiri lurzoru finkatu gisa jaso baititu; iparraldean, zertxobait urrunago, Cintruénigo-Rincón de Soto errepidearekin lerrokatutako zerrenda bat dago, hirugarren sektoreko eta industriako nabeak dituena. Hortaz, esparru hori eremu mistotzat jo dezakegu, etxebizitzei, industriari eta saltokiei lotutako jarduerak biltzen baitira bertan.

Lurrek, ipar-mendebaldean, “Camino de Morterete” izeneko bidearekin egiten dute muga. Bide hori El Villar etorbideak landa eremuan duen luzapena da, eta Corellako erdigunera eramaten du zuzenean. Mendebaldean, Cintruénigo-Rincón del Soto NA-161 errepidea dago. Hegoaldean, industriarako azalera handiko lurzati bat, hormigoizko aurrefabrikatuak (Selfhor) egiteko erabiltzen dena.

Lurzatien multzoak triangelu forma du eta ia batere maldarik ez.

Lehendik dauden erabilerak, eraikuntzak eta azpiegiturak

AR-5 garatzeko eremua orube huts bat da, erabilera zehatzik gabeko eremu landugabea. Ez dago eraikinik jarduketa eremuan.

Gaur egun, lurrek ibilgailuendako sarrera dute, Cintruénigo-Rincón del Soto NA-161 errepidetik.

Jada badiren hirigintza zerbitzuei dagokienez, aipatu behar da lurrek honako hau dutela: ur korronte sanitarioaren hornidura sare publikotik, eta dagokion hargunea eremuaren barnean. Ondoko industrialdean dagoen biltontzi batetik egiten da eremu horretako hornidura. Baditu, orobat, gas hargunea, euri uren eta ur beltzen saneamendua, elektrizitatea eta telekomunikazioak, El Villar etorbidetik pasatzen diren sareetatik hartuta. Eremuaren barneko harguneak berriki egin dira, iparraldean dagoen biribilguneko obrak aprobetxatuz.

Gaur egungo sareek behar besteko ahalmena dute, hirugarren sektoreko erabilerarako ezarpen berriaren ondorioz sortuko diren beharretarako. Urbanizazio eskemen planoetan agertzen dira, beren diametroak eta ezaugarriak barne.

Lurzoruaren jabetzaren egitura

Plan Partzialaren xede den eremuan sartzen dira: lehen aipatu diren katastroko lurzatiak, horietatik kenduta biribilgune bat egiteko desjabetutako azalera, Morterete bidea-El Villar etorbidea eta NA-161 gurutzatzen diren tokian, eta ukituta dago, El Villar etorbideko berrikuntza lanen proiekturako desjabetze espedientearengatik.

Tuterako Jabetza Erregistroak emandako informazioaren arabera, katastroko 17. poligonoko 511, 512, 654, 658, 659 eta 660. lurzatien azalerak 12.735,98 m² ditu guztira, sektorearen esparruan Morterete bidea sartzen da, lurzati horiei sarbidea emateko eta, beraz, 14.335,63 m² ditu, guztira, aldatu nahi den eremuak.

Eremu horrek jabe hauek ukitzen ditu:

–Eremu handiena katastroko 17. poligonoko 511, 512, 654, 658, 659 eta 660. lurzatiek osatzen dute, guztira 12.739,50 m²-ko lurzorua. Enpresa hauek dira jabeak:

  • Zesa North Inmobiliaria, S.L., jakinarazpenetarako helbidea: Escudero etorbidea, 41, 31591 Corella (Nafarroa), eta
  • Servicios y Transportes Iruona, S.L., helbidea Malkaitz Mendia kalea, 7, 31620 Gorraitz (Nafarroa).

–Gainerakoa Morterete bidearen lurrek osatzen dute, 1.596,13 m²-ko lurzorua, eta jabea Corellako Udala da, España plaza, z.g., 31591 Corella (Nafarroa).

Zesa North Inmobiliaria, S.L. eta Servicios y Transportes Iruona, S.L. enpresak 12.739,50 m²-ko eremuaren jabekideak dira, hau da, eremuaren %88,866 dute. Corellako Udala 1.596,13 m²-ko eremuaren jabea da, hau da, lurren %11,134 du.

Lurren eta jabeen laburpen taula:

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA

JABEA

17

511

7.292,00

Zesa North Inmobiliaria eta Syt Iruona

17

512

2.728,00

Zesa North Inmobiliaria eta Syt Iruona

17

654

1.103,50

Zesa North Inmobiliaria eta Syt Iruona

17

658

450,00

Zesa North Inmobiliaria eta Syt Iruona

17

659

450,00

Zesa North Inmobiliaria eta Syt Iruona

17

660

716,00

Zesa North Inmobiliaria eta Syt Iruona

17

Bidea

1.596,13

Corellako Udala

Sektorean indarra duten hirigintzako determinazioak

Corellako 2010eko Plan Orokorraren aldaketak “AR-5 Hirugarren sektoreko zerbitzuak” banaketa eremua mugatzen du, hirigintzako antolamenduaren egiturazko determinazio hauekin:

23. bis artikulua. AR-5 “Hirugarren sektoreko zerbitzuak”.

AZALERA

14.335,63 m²

ERABILERA OROKORRA

Hirugarren sektoreko zerbitzuak

SAILKAPENA

Urbanizagarria

KATEGORIZAZIOA

Sektorizatua

SEKTOREA

Ombatillo Hirugarren sektorea

EREDUKO APROBETXAMENDUA

0,5 AU/m²

GEHIENEKO APROBETXAMENDUA

7.167,82 AU

ERABILERA BEREIZGARRIA

Hirugarren sektoreko zerbitzuak

ERABILEREN HOMOGEN. KOEFIZIENTEAK

EK (hirugarren sektoreko zerbitzuen eraikina)

1,0000

EK (biltegi nabea)

0,5731

EK (hirugarren sektoreko zerbitzuen lurzati lurzorua)

0,0984

EK (biltegi nabeko lurzati lurzorua)

0,0544

Determinazio partikularrak

Identifikazioa

–Banaketa eremua, honako hauez osatua: lurzoru urbanizagarri sektorizatua eta hirugarren sektoreko zerbitzuen erabilera orokorra. Ez dira atxikitzen sistema orokorrak.

Deskribapena

–Hirugarren sektoreko erabileren lurzorua, bizitegietarako eta industriarako lurzoru finkatuen ondoan. Bi toki hauen artean dago: alde batean Rincón del Sotoko NA-161 errepidea eta, beste aldean, hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizaezinaren (Ombatillo alderdian) arteko mendebaldeko muga.

–“Hirugarren sektoreko zerbitzu” gisa definitzen da, eta jendeari, enpresei edo beste erakunde batzuei zerbitzuak ematea du helburu. Horren barnean daude: ostalaritza eta ostatu ematea (zerbitzuaren helburua bada edatekoak eta jatekoak zerbitzatzea eta/edo pertsonei aldi baterako ostatu ematea), merkataritza (hirugarren sektoreko zerbitzuaren helburua bada jendeari produktuak ematea txikizkako salmenten bidez), administratiboa (zerbitzuaren helburu hirugarren sektoreko jarduerak badira, baldin eta haien eginkizun nagusia zerbitzu administratiboak, teknikoak, finantzarioak, informaziokoak edo bestelakoak ematea bada) eta azpiegiturako zerbitzuak (zerbitzua azpiegiturei lotuta dagoenean, hala nola ur edo energia hornidura, saneamendua, telefonoa, lurreko edo trenbideetako garraioa etab.).

A) Araubide orokorra.

–Banaketa eremuaren araubide orokorra LAHFLaren kasuan kasuko artikuluetan eta horiek garatzen dituzten erregelamenduetan zehaztutakoa da.

–Erabileren araubidea:

  • Espresuki debekatuta dago bizitegi erabilera.
  • Gainerako erabilerak Corellako Udal Planeko araudi orokorreko erabileren bateragarritasun araubideari lotuta daude.

B) Kalitate arauak.

Ekipamendu, lagapen, zerbitzu eta berdeguneetarako erreserbatutako lurzoruaren kokapena Sektorearen Garapen Planeamenduak –Plan Partzialak– eginen du, baldintza hauek kontuan harturik:

–Lehendik dagoen bidetik eta proiektatu denetik eremu horietara jotzeko ahalik eta irisgarritasunik handiena lortzen saiatu behar da.

–Ez dira kokatuko hondar eremuetan.

C) Diseinurako arauak.

–Eraikina 25 m atzeraemanen da, NA-161 errepideko galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik.

–Morterete bidea egiturazko antolamenduko bide elementu gisa definitzen da, eta lurzoruaren erreserba zehazten da Navarra etorbidea etorkizunean bitan banatzeari begira, toki horri buruz berriki onetsi den urbanizazio proiektuari jarraipena emanez.

–Aintzat hartuko dira sarbideen ahalmenari buruz txostenean eman diren gomendioak; beraz, sarrera-irteerako bideek 4 m-ko zabalera izanen dute gutxienez, eta erdialdeko oinezkoen babesgunea murriztu eginen da, 10 m-ko diametroa izanen baitu, eta zebra-marraz zehaztuta egonen da.

D) Jarduketa arauak.

–Lurzoru horrek behar den Plan Partziala prestatuz ebatziko du bere antolamendua. Horretarako, legezko estandarretara joko da dentsitateei, erreserba moduluei eta zehaztu beharreko gainerako arloei dagokienez.

–Espediente honetan sartutako eremua garatzen duen Plan Partzialean eremuaren barreneko bide-loturak zehaztu beharko dira. Plan Partziala behin betiko onetsi baino lehen, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostena beharko da.

–Trafikoa handitzen bada, bigarren erreiak aurreikusita egonen dira sarreretan, eta kopuruak neurtuko dira bidegurutzean, trafikoaren banaketa zein den jakiteko.

–Bide-loturen aurreproiektua aurkeztuko da Herri Lan Departamentuan, gauzatu baino lehen.

–Sarbideak urbanizazio proiektuen aurretik eginen dira, eta sarbideak zaindu eta mantentzea sarbide horien titularraren eginkizuna izanen da.

PLAN PARTZIALAREN HELBURUAK ETA IRIZPIDEAK

AR-5 eremurako Plan Partzialaren helburua da garatzekoa den eremuan aukera ematea hirugarren sektoreko zerbitzuak ezartzeko, eremu egokia baita Corellako erdiguneari eta eskualde horri begira.

Plan Partzialean antolamenduko irizpide hauek jarraitu dira:

–Bi eraikin bakun, bereizgarriak eta bateragarriak, eratzea; alboko komunikazio bideetatik eta biribilgunetik ongi ikusteko modukoak izan behar dute.

–Eraikuntzaren zatirik handiena hegoaldeko mugan biltzea, sektorea ikuspegiaren aldetik itxiz, hegoaldean dagoen enpresa ez ikusteko, bestela hondatu eginen bailitzateke hirugarren sektoreko zerbitzuen poligonoaren itxura orokorra.

–Ibilgailuendako sarbideak antolatzea, Morterete bidetik soilik egin daitezen (Navarra etorbideak baino trafiko gutxiago du), eta sarrera bakar bat eta irteera bakar bat izatea, dezeleratzeko eta sartzeko erreiekin, betiere bide horretako ibilgailuen joan-etorria zaildu gabe.

–Barneko zirkulazioa antolatzea, bide guztiak norabide bakarrekoak izan daitezen, horrela ahalik eta gehien murrizteko bidegurutzeak eta arriskuak.

–Berdeguneak bateratzea sektorearen ekialdean, Navarra etorbidearen eta bertako biribilgunearen mugan.

PROPOSATUTAKO ANTOLAMENDUAREN JUSTIFIKAZIOA

Alderdi orokorrak

Eremua antolatu da Udal Planaren aldaketan ezarritako jarraibideei eta Plan Partzial honetako irizpideei jarraikiz, eta goragoko mailako determinazio hauek betez, besteak beste:

–Hirigintzako kudeaketari dagokionez, AR-5eko eremu osoak exekuzio unitate bakar bat osatzen du, izen berarekin: AR-5.

–Morterete bidea sektorearen barnera sartzeko bide elementu gisa definituta gelditzen da. Hirugarren errei bat sortu da sektorerako sarbide gisa, horren bidez sarrera-irteerak konpontzeko eta trafiko istripuen arriskua ahalik eta gehien murrizteko. Oraingo biribilguneak ez du aldaketarik izanen.

–Lurzoru erreserba mugatu da, etorkizunean Navarra etorbidea bitan banatu ahal izateko; zehazki, 2 m-ko zabalerako zerrenda bat laga da eta, etorbidearen parean baina sektore horretatik kanpo dagoen zolatu gabeko lur zerrenda batekin batera, beste errei bat sortzeko aukera emanen du etorbide horretako trafikoak eskatzen duenean.

–Eraikuntzaren eta Navarra etorbidearen eta biribilgunearen artean gutxienez ere 25 m-ko tartea utziko da, lerrokaduren planoan ageri den moduan.

–Planteatu den aparkalekuak 142 plaza ditu, eta aise betetzen dira indarra duen araudian ezarritako aurreikuspenak.

Proposaturiko antolamenduaren deskribapena

Eraikigarritasun guztia bi eraikin luzangatan kontzentratuko da, eta bien artean aparkaleku eremu handi bat egonen da.

Eraikin handienak sektorearen hegoaldeko frontea hartuko du, eta fatxada adierazgarria emanen dio sektoreari (126,70 metro lineal). Tratamendu bateratua izatea komeni da, multzo guztiak irudi ona izan dezan jendearentzat. Eraikin horrek ezkutatu eginen du hegoaldean dagoen industria, ez baita ikusteko erakargarria. Ekialdean lorategi bat dago, fatxada horri itxura atseginagoa ematen diona, eta bezeroek erabiltzen ahalko dute, bertan izanen baitira terraza eta mahaiak, haurrendako jolasak, ekitaldi aipagarriak etab.

Eraikin txikiena triangeluaren erdialdean egonen da eta, esleitutako eraikigarritasunagatik, beheko solairuan eraikiko da gehienbat; gorago pixka bat eraikitzea onartuko da (10 m-ko garaiera gainditu gabe), hirugarren sektorearen adierazgarri izanen den edo publizitate moduan erabiliko den elementuren bat jartzeko, edo beste erabilera osagarri, desberdin eta eraikigarri baterako, betiere ondoko biribilgunetik ongi ikusteko moduan jarriz.

Erabilera anitzeko ekipamendurako lagapena eremuaren mendebaldean dago; lurzati horren erabilera azkenik zein izanen den ezagutzen ez denez, bere triangelu formak eta gainerako eraikuntzatik bereizita egoteak aukera ematen du bertan jasoko den eraikin bereziari behar duen forma emateko: taberna, edo kafetegia, edo jatetxea, edo bankua, edo haurtzaindegia, edo... Hasiera batean, beheko solairua osorik okupatzea aurreikusten da, nahiz eta proiektatzen den erabilera zehatzaren beharren arabera egokitzen ahal den benetako okupazioa, xehetasun azterlan baten bidez.

Bereizi egin dira aparkalekuko sarrera eta irteerako puntuak, bata bestetik bereizi, ez dadin interferentziarik izan bi trafiko desberdin horietan. Morterete bidearen zabalera, indarra duen planeamenduan gutxienez 8,00 metrokoa dena, 9,00 metrotara zabaldu da; horrela, ibilgailuak aise ibiltzeko beharrezkoak diren hiru erreiak sartzen ahal dira, tartean dezelerazioko errei bat jarriz, pasabideko trafikoak eta sektoreko sarrera-irteerakoak bateragarri egiteko, modu ia independentean.

Barneko zirkulazioa bi erreiko kaleen bidez konpontzen da, baina norabide bakarrean, arriskuak sorrarazten dituzten gurutzatzeak saihestuz.

Kanpoaldean, aparkatzeko 142 plaza izanen dira, eraikinen inguruan, aparkalekua eta saltokia hurbil egon daitezen. Sektorearen erdialdean planifikatutako eraikinak aukera ematen du, eraiki bitarte, aparkaleku osagarri moduan erabiltzeko, 90 plaza gehiago izanen baitira horrela, gainerako bideei eta barneko aparkalekuari jarraipena emanez.

Irizpide horiek azaleren taula honetan zehazten dira, azalerak eta erabilerak bereizirik:

LURZATIA

ERABILERA

AZALERA
(m² lurz.)

P-1

Hirugarren sektorea

3.117,50

P-2

Hirugarren sektorea

1.227,60

P-3

Erabilera anitzeko ekipamendua

575,00

ZV

Berdegune publikoa

1.652,00

V-1

Kanpoko bide publikoak

3.204,59

V-2

Barneko bideak-aparkalekuak

4.558,94

SEKTOREA, GUZTIRA

14.335,63

23-bis artikulua betetzea AR-5 “Hirugarren sektoreko zerbitzuak”

INDARRA DUEN PLANA

PLAN PARTZIALA

AZALERA

14.335,63 m²

14.335,63 m²

ERABILERA OROKORRA

Hirugarren sektoreko zerbitzuak

Hirugarren sektoreko zerbitzuak

SAILKAPENA

Urbanizagarria

KATEGORIZAZIOA

Sektorizatua

SEKTOREA

Ombatillo Hirugarren sektorea

AR-5

EREDUKO APROBETXAMENDUA

0,5 AU/m²

0,5 AU/m²

GEHIENEKO APROBETXAMENDUA

7.167,82 AU

7.167,82 AU

ERABILERA BEREIZGARRIA

Hirugarren sektoreko zerbitzuak

Hirugarren sektoreko zerbitzuak

ERABILEREN HOMOGEN. KOEFIZIENTEAK

EK (hirugarren sektoreko zerbitzuen eraikina)

1,0000

1,0000

EK (biltegi nabea)

0,5731

EK (hirugarren sektoreko zerbitzuen lurzati lurzorua)

0,0984

0,0984

EK (biltegi nabeko lurzati lurzorua)

0,0544

AR-5eko determinazio partikularrak betetzea

A) Araubide orokorra: Espresuki debekatuta dago bizitegi erabilera.

B) Kalitate arauak: Berdeguneak eraikinetatik hurbil geratzeko moduan antolatu dira, erabiltzaileek errazago erabil ditzaten. Landareztatu eginen dira, betiere ikuspegiari trabarik ez egiteko moduan, eraikinak eta aparkalekua kanpoko bidetik ikusi eta ezagutu ahal izateko. Segurtasun zerrendak ere badira, sektorea inguratzen duten errepideen parean.

C) Diseinurako arauak: Eraikinaren lerrokadurak 25 metro atzeraeman dira, NA-161 (Villar etorbidea) errepideko galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik.

Morterete bidea egiturazko bide elementu gisa mantentzen da, eta sektorean sartzeko bide bakar gisa finkatu da, oraingo erreiei 3 m-ko zabalera emanda (orain 2,50 m dituzte) eta 3 m-ko hirugarren errei bat sortuta (sartzeko eta desbideratzeko); horrela, sektorerako sarbideek ez dute zailduko eskualdeko lotura bide gisa gaur egun duen erabilera. Morterete bideak biribilgunearekin duen loturari (orain 4 m-ko zabalerako errei bat du) 4 m-ko bigarren errei bat gehitzen zaio, errazagoak izan daitezen bai Morterete bidetik beretik datozen ibilgailuak bai hirugarren sektoretik datozenak biribilgunean sartzeko mugimenduak. Lurzoru zerrenda bat laga da, bi metro inguruko zabalerakoa, etorkizunean Navarra etorbidea handitu ahal izateko.

D) Jarduketa arauak: Hemen aurkeztutako Plan Partzialak sektoreko bide loturak zehazten ditu, bai Morterete bidearekin egiten diren loturak bai haren funtzionamendu egokirako behar diren barne bideekin egiten direnak.

Ekipamendu eta zerbitzuetarako lagapenak betetzea
(LAHFLren 53. artikulua eta 6/2009 Foru Legea)

Berdeguneen azalera: 1.652 m² > sektorearen %10 (6/2009 FLaren 53.4.c art.)

Aparkalekuak: 142 toki.

–> 96 (toki 1/70 m² eraik., 589/1999 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren arabera).

–>130 planteatuak eremuaren aldaketan. Erabilera anitzeko ekipamendua: 575,00 m² lurz. > 573,44 m² lurz. = %4 (6/2009 Foru Legearen 53.4.c art.).

Hezkuntzako eta/edo osasun arloko ekipamendua: ez dago halakorik sektore honetan.

Udalez gaindiko zuzkidura (bizitegietarako foru bankua): ez dago halakorik sektore honetan.

EZAUGARRIEN TAULAK

Jarritako lurzatien arabera eta legeak ezarritako estandarrak betez, Plan Partzial honek aprobetxamenduaren eta azaleren taula hauek jaso ditu:

Hirigintza antolamenduko determinazioak

AZALERA OSOA

14.335,63

m² lurz.

EREDUKO APROBETXAMENDUA

0,5

AU/m² lurz.

PROIEKTUAREN APROBETXAMENDUA

7.167,82

AU:

HIRUGARREN SEKTOREKO ZERBITZUETARAKO ORUBE ERAIKIGARRIA

4.345,10

m² lurz.

ERABILERA ANITZEKO EKIPAMENDURAKO ORUBEA

575,00

m² lurz.

HIRUGARREN SEKTORERAKO AZALERA ERAIKIGARRIA

7.167,82

m² eraik.

HIRUGARREN SEKTORERAKO ERAIKIGARRIA BEHEKO SOLAIRUAN

4.345,10

m² eraik.

HIRUGARREN SEKTORERAKO ERAIKIGARRIA 1. SOLAIRUAN

2.822,72

m² eraik.

ERAIKIGARRIA ERABILERA ANITZEKO EKIPAMENDUAN

575,00

m² eraik.

BERDEGUNEAK

1.652,00

m² lurz.

APARKALEKUAK ETA BARNEKO BIDEAK

4.558,94

m² lurz.

KANPOKO BIDEAK

3.204,59

m² lurz.

Hirigintzako aprobetxamenduen justifikazioa

Hirugarren sektoreko erabileretarako orube eraikigarria eraikuntzak okupatzen ahal duenez, hasiera batean eta Udalak 2013ko uztailaren 19ko erabakian adierazitakoarekin bat, ez da uste eraikuntzak okupatutako lurzoruek aprobetxamendua kontsumitzen dutenik. Hori horrela, planeatutako aprobetxamenduak hauek dira:

AZAL. (m² lurz.)

m² eraik.

AU:

P-1

3.117,50

5.142,73

5.142,73

P-2

1.227,60

2.025,09

2.025,09

Irabazizkoa, guztira

4.345,10

7.167,82

7.167,82

P-3 (Ekipamendua)

575,00

575,00

0,00

Erabilera anitzeko ekipamendurako lagatako orubeari (575 m²) 575 m²-ko eraikigarritasuna esleitzen zaio, hura guztia beheko solairuan okupatzen ahal dela aurreikusiz. Orube horrek, doako eta urbanizatutako lagapena baita, ez du irabazizko aprobetxamendurik kontsumitzen.

Hirigintzako aprobetxamenduen banaketa

A) Plan Partzial honetako ondoriozko lurzati bakoitzaren datuak laburpen-taula honetan zehaztuta daude:

LURZATIA

ERABILERA

AZALERA

ERAIKIGARRIA B. SOLAIRUAN

ERAIKIGARRIA 1. SOLAIRUAN

ERAIKIGARRIA

AU

(m² lurz.)

(m² eraik.)

(m² eraik.)

Guztira
(m² eraik.)

Total
(AU)

P-1

Hirugarren sektorea

3.117,50

3.117,50

2.025,23

5.142,73

5.142,73

P-2

Hirugarren sektorea

1.227,60

1.227,60

797,49

2.025,09

2.025,09

P-3

Ekipamendua

575,00

575,00

0,00

575,00

0,00

ZV

Berdegune publikoa

1.652,00

0,00

V-1

Kanpoko bidea

3.204,59

0,00

V-2

Barneko bidea

4.558,94

0,00

SEKTOREA,
GUZTIRA

14.335,63

7.167,82

B) Jabe bakoitzak bere aprobetxamenduaren %10 laga behar dio Corellako Udalari, legez, eta gainerako %90aren jabe izanen da. Irizpide horrekin, Birzatiketa Proiektuak jabe bakoitzaren eskubideak justifikatuko ditu, etxesail eraikigarri bakoitzeko ondoriozko lurzatien azaleren arabera.

AZPIEGITUREN AURRERAPENA

10. eta 11. planoetan gaur egungo hiri azpiegituren sareak azaltzen dira, eta sektorea horiei lotuko zaie behar diren zerbitzuak edukitzeko.

12. eta 13. planoetan honako hauen barne sareen eskemak azaltzen dira: ur korronte sanitarioa, euri uren eta euri beltzen saneamendua, argindarra, telekomunikazioak eta argiteria publikoa, planifikatutako eraikinei eta erabilerei zerbitzu emateko beharrezkoak direnak; halaber, proposatutako antolamenduaren bideragarritasun teknikoa justifikatzen da. Nahiz eta garbi ez jakin hirugarren sektorean instalatuko diren enpresek gas naturala beharko duten ala ez, eskemetan planteatzen da gas hodien adar bat jartzea, El Villar etorbidea gurutzatuz, eremuaren barnean gas naturalaren hargune orokor bat izateko. Horretatik, Gas Navarrak banaketa egiten ahalko du eskaeren arabera, sektorearen kanpoaldean eragozpenik sortu gabe.

Sektoreko urbanizazio proiektuan zehatzago azalduko dira sare bakoitzaren baldintzak; neurriak, trazadura, mantentze-lanak etab.

Planoetan, eremu horretako aparkalekuak eta barneko bideak agertzen dira, baita Morterete bidearekin lotura duten bideak ere, eta egiazta daiteke mugikortasuna antolatzeko proposamen hau arrazoitua eta zentzuzkoa dela. Dagokion urbanizazio proiektuak zehaztuko ditu, Herri Lan Departamentuaren oharrekin batera, bai bide loturak bai barne antolamendua (neurriak, materialak etab.).

A
PLAN PARTZIALEKO HIRIGINTZA ARAUDIA

LURZORUAREN HIRIGINTZA ARAUBIDEA

Lurzoruaren kalifikazioa eta erabilera xehakatuak

Kalifikazioa: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Erabilera orokorra: hirugarren sektoreko zerbitzuak.

Erabilera onartuak: biltegia eta ekipamendu pribatua.

Erabilera debekatuak: bizitegia.

Lurzati eraikigarriak

Gutxieneko lurzati eraikigarria: 400 m²

Urbanizazioa

Urbanizazio proiektu bakar bat garatuko da AR-5eko jarduketa eremurako, ondoriozko lurzati guztietako hirigintza zerbitzuak jasoko dituena.

9. planoan barneko urbanizazioko sestra orientagarriak zehazten dira, eta osorik zehaztu beharko dira sektoreko urbanizazio proiektuan.

Jarduketa sistema

Banaketa eremu honek exekuzio unitate bakar bat eratzen du, eta unitate horren esparrua bat dator banaketa eremuarekin.

AR-5 banaketa eremua konpentsazio sistemaren edo borondatezko birzatiketaren bidez garatuko da.

Exekuzio epeak

Ez da exekuzio eperik ezarri.

ERAIKUNTZARI BURUZKO ARAUAK

Planifikatutako eraikin bakoitza eraikuntza proiektu bakar baten xede izanen da. Eraikuntza proiektu bakoitzean zehaztuko dira eraikinaren funtsezko eraikuntza ezaugarriak: solairuak, fatxadak, estalkiak, materialak, oinarrizko instalazioak etab., eraikin bateratu eta duin bat eraiki dadin, hirugarren sektorearen ingurunea erakargarri eginen duena, baina toki horretan kokatzen den establezimendu bakoitzaren bereizgarritasunak onartuz.

Plan Partzialeko dokumentazio grafikoak eraikinaren gehieneko inguratzaileak zehazten ditu garaierei eta lerrokadurei dagokienez:

Eraikinaren garaierak

Eraikinek 10 m-ko garaiera izanen dute gehienez, “Eraikinaren garaierak” izeneko 6. planoan ezarritako mugen barnean.

Kale publikoaren aldera ematen duen lurzati frontearen batez besteko sestratik neurtuko dira garaierak.

Eraikinaren lerrokadurak

Eraikin guztiak 25 m atzeraemanen dira, NA-161 errepideko galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik.

Eraikinak beheko solairuan dituen lerrokadurak gehienekoak dira, hirugarren sektoreko eraikin handienaren fronte luzekoa izan ezik, lerrokadura hori nahitaezkoa baita (ikus 6. planoa).

Lehen solairuko lerrokadurak gehienekoak dira.

Eraikuntza proiektua hemen zehaztu den gehieneko inguratzailearen barnean gelditzen baldin bada, ez da hirigintzako beste tramitazio bat beharko. Inguratzaile horiek aldatu nahi izanez gero, eraikuntza proiektuaren aurretik xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da, eraikinaren lerrokadura edo garaiera berriak jasoko dituena.

B
ETAPEN PLANA

AR-5 banaketa eremuaren urbanizazioa fase bakarrean eginen da. Dena dela, bi fasetan egitea plantea dakioke Udalari; hau da, eraikin bakartu bakoitzerako fase bat, baldin eta behar beste justifikatzen badira sortutako aparkalekuak eta Morterete bidearekiko lotura onak, bai eta bi fase horiek urbanizazio proiektuko azken proposamenarekin duten bateragarritasuna ere.

Modu orientagarrian, bi etapa planteatzen dira, eremuko eraikin nagusian lehenik eta behin hirugarren sektorerako eraikin bat ezartzeko asmoan oinarriturik. (Ikus 14. planoa: “Etapak”):

1. etapa: eraikin nagusian edozein erabilera eraikigarrirako okupazio lizentzia emateko, urbanizazioko gutxieneko baldintza hauek bete beharko dira:

–Morterete bidearen tartea urbanizatuko da, ibilgailuek eremuan egiten dituzten sarrera-irteerak Plan Partzialak ezartzen duen moduan antolatuz.

–Barneko aparkalekuak beroan asfaltatuta zolatuko dira.

–Lehen etapa honetarako azpiegiturak eraikiko dira, eta udal sareei lotuko zaizkie eremu guztiari dagozkionak.

2. etapa: AR-5eko urbanizazio proiektuan zehaztutako urbanizazio osoa eginen da. 2. etapa honetako edozein eraikinen okupazio lizentzia eman aurreko baldintza gisa onetsi zen proiektua.

Sustatzaileek izaten dituzten enpresa beharren heinean eginen da ondoriozko lurzatietako eraikuntza.

C
EBALUAZIO EKONOMIKOA

Sektoreko urbanizazio kostuak (BEZaren aurretik) honako hauek izanen direla kalkulatu da:

Lurrak mugitzea

29.500

Hormigoiak

94.600

Zoladurak

99.000

Lorategia, altzariak

18.600

Telekomunikazioak

78.800

Ura, saneamendua, euri urak

162.400

Elektrizitatea, argiteria

64.100

Obra zibila

547.000

Teknikariak

54.700

GUZTIRA (BEZik gabe)

601.700

AR-5 sektoreko kudeaketa eta urbanizazio kostu hauek 83.95 euro/AU egiten dute, metro karratu eraikigarri bakoitzeko 89,34 euroren pareko, eta kopuru horiek oso zentzuzkoak dira Corellako sektore honetan planteatzen denaren gisakoa den hirugarren sektoreko jardueren poligono baterako.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1503390