56. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deialdia egiten da, Sunbillako bake epaile titularra eta ordezkoa izateko eskabideak aurkezteko.

Horretarako, Udalaren Idazkaritzan onartuko dira interesdunen eskabideak; hain zuzen, idazki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko arratsaldeko 15:00ak arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sunbillan, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1503702