2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa hirigintzako ordenantzetan.
Behin betiko onespena.
Buñuelgo Udalak, 2015eko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorreko hirigintzako 1. eta 2. ordenantzetan aldaketa egiteko proiektua. Horiek hiri lurzoruan eraikitzeko baldintzak arautzen dituzte. Erabakia 2015eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 26an.
Abenduaren 20ko 35/2992 Foru Legearen 64. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 35/2002 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Buñuelen, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
ALDAKETA UDAL PLAN OROKORREKO HIRIGINTZAKO 1. ETA 2. ORDENANTZETAN, HIRI LURZORUAN ERAIKITZEKO
BALDINTZAK ARAUTZEN BAITITUZTE
Diseinuari buruzko jarraibideak 1. eta 2. ordenantzetarako
–Lurzatietako itxiturak:
Lurzatien itxiturak honelakoak izanen dira:
Fatxada nagusian: metro bateko itxitura opakua eta, haren gainean, metro bateko hesia, hau da, itxiturak gutxienez ere 2 metroko garaiera izan beharko du guztira.
Alboko fatxadan: metro bateko itxitura opakua eta, haren gainean, metro bateko hesia, hau da, itxiturak gutxienez ere 2 metroko garaiera izan beharko du guztira; edo, bestela, 2 metroko itxitura opakua.
Itxiturak gehienez ere 2.50 metroko garaiera izanen du eta ezin da ez hormigoizko bloke estandar grisik erabili ezta metalezko sarerik ere.
Iragarkiaren kodea: L1503654