55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udaltzaingoko komisario izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 3ko bilkuran, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi hau gai honi buruz arau hauetan xedatzen denari loturik gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua eta Iruñeko Udaltzaingoko komisario izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Polizia Kidegoetako inspektoreen artean barne igoeran betetzeko deialdiaren oinarriak.

1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Iruñeko Udaleko funtzionario publiko eta Udaltzaingoko komisario izanen dira; Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean inskribatuko dira eta hartan kidetuko, sistema horren babespean gelditurik. Deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren funtzionarioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek jasotzen duten eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren sisteman kidetuta baldin badaude, horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzakoan kidetzeko aukera izanen dute.

1.3. Iruñeko Udaleko langile finkoek, oinarrizko prestakuntza ikastaroan sartzen badira, gizarte aurreikuspenerako duten araubidea izaten jarraituko dute eta beren jatorrizko lanpostuko lansariak jasoko dituzte, horiek praktiketako funtzionarioari dagozkionak baino handiagoak direnean.

1.4. Izendatzen diren izangaiek martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta Foru Lege horretan ezartzen diren mailetako A mailaren barnean geldituko dira sailkaturik.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.6. Izendatuek beren destinoan bertan beharko dute bizi, eta horretarako, Iruñeko udalerrian finkatuko dute helbidea.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Nafarroako Polizia Kidegoetako inspektore lanpostuan.

b) Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren edo gradu edo titulu baliokidearen jabe izatea.

Atal honen ondorioetarako, goi mailako tituluaren ordez onartuko da gutxienez bost urteko antzinatasuna aurreko enpleguan eta erdi mailako titulu akademikoa izatea, 8/2007 Foru Legearen 36.a) artikuluan ezarritakoarekin bat.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

2.2. Arestiko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak bete beharko dira deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar ditzaten, eta Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrera bidaliko da.

3.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren aitzinaldaren eta ifrentzuaren fotokopia behar bezala konpultsatua.

b) Nafarroako Polizia Kidegoetakoren bateko inspektore izendatu izana frogatzen duen egiaztagiria; era berean frogatuko dira lanpostu horretako antzinatasuna eta egoera administratiboa.

c) Eskatzen den tituluaren aitzinaldearen eta ifrentzuaren fotokopia behar bezala konpultsatua.

d) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 21,90 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain. Zuzenean ordaindu ahalko da edo, bestela, transferentzia eginda; betiere, Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: La Caixan (ES98 2100 9161 40 2200089727), Euskadiko Kutxan (ES22 3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxan (ES07 3008 0001 14 1103447429) edo Udalaren Diruzaintzan (Merkatuko kalea, 7-9, 2. solairua); kasu horretan ordainagirian agertuko dira, nahitaez, honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NAN/IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

–Kontzeptua: Oposizioak.

–Deialdiaren xede den lanpostua.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Giza Baliabideen zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4. Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira jasoko: inspektore zenbakia eta izangaia Nafarroako zein Polizia Kidegoetakoa den.

5. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

5.1. Oposizio-lehiaketa 2 alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizio-lehiaketa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Herriko Etxeko iragarki oholetan eta Iruñeko Udaltzaingoaren lokaletakoan emanen dira argitara, 48 ordu lehenago.

5.2. Lehiaketaldia.

5.2.1. Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta behar bezala frogaturiko merezimenduak, eta gehienez ere 82,75 puntu emanen dira:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 25 puntu.

c) Hizkuntzak jakitea: euskara, frantsesa, ingelesa eta alemana: gehienez ere 20,25 puntu.

d) Sariak: gehienez ere 2,5 puntu.

Aurreko ataletan alegatu eta frogaturiko merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdiko II. eranskineko baremoaren arabera. Izangaiek lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte beren merezimenduak. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

5.3. Oposizioaldia.

5.3.1. Oposizioaldian honako proba hauek sartuko dira:

a) Ezaguerak neurtzeko probak.

b) Proba psikoteknikoak.

c) Gaikuntza ikastaroa.

Proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira. Bazterturik geldituko dira haietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

5.3.2. Ezaguerak neurtzeko probetan gehienez ere 150 puntu lortu ahalko dira eta III. eranskineko gaitegiari buruzko galderak erantzuteko proba objektiboa egin beharko da. Gehienez ere 150 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira, gutxienez ere, 75 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

5.3.3. Izangaiak lanpostuaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien zehaztea dute helburu proba psikoteknikoek. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen du eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira.

Proba psikoteknikoak hasi aitzin, Psikologia Aplikatuaren Atalak, Alkatetzarekin kontsulta egin ondotik, lanpostuaren eskakizunei buruzko proposamena igorriko dio Alkatetzari. Alkatetzak onetsi eginen du delako soslai hori eta deialdiko epaimahaiari igorriko dio.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak, probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Hartan, norbera deialdiaren xedeko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba hau ez da baztertzailea izanen.

5.3.4. Igoerarako trebakuntza ikastaroa:

Proba psikoteknikoak egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken probaren tokian, probak gainditu dituzten izangaien behin-behineko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran eta baita gaikuntza ikastaroan onartutako izangaien zerrenda ere (2 ikasle gehienez). Gaikuntza ikastaroa egiteko onartu diren izangaien zerrenda osatzeko, deialdiaren 1.1 oinarrian ezarritako irizpideak izanen dira kontuan.

Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du trebakuntza ikastaroa, gutxienez 360 eskola ordukoa; hautatzekoa izanen da eta “gai” edo “ez gai” balorazioa izanen du.

Epaimahaiak gaikuntza ikastaroa egiteko onartutakoen behin-behineko zerrendarekin batera adieraziko du ikastaroa zein toki, egun eta ordutan hasiko den.

Gaikuntza ikastaroa egin bitartean izangaiak zerbitzu berezien egoeran deklaratuko dituzte haien jatorrizko administrazioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ikastaroa burututakoan, langilea jarduneko egoerara itzuliko da berehala, zerbitzu berezien egoeran deklaratu zenean zuen lanpostura.

Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaiaren gizarte aurreikuspeneko sisteman, jatorrizko lanpostuan zuenarekin segituko baitu.

Zerbitzu berezien egoeran deklaratutako izangaiek, trebakuntza ikastaroan onartuak badaude, komisario lanpostuko lansariak hartuko dituzte Iruñeko Udaletik, baita beren jatorrizko lanpostuan onarturik dituzten gradua, antzinatasuna eta familia laguntza ere.

Izangaiek beren jatorriko administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aitzineko lerroaldean adierazten diren alderdien gainekoa, eta hartan zehaztuko da trebakuntza ikastaroa hasteko dataren aitzin-aitzineko hilean kontzeptu horiengatik jasotakoa.

Izangaiak ikastaroa uzten badu, uzten duen egun horretara arte izanen du eskubidea aurreko idatz-zatian aipatu lansariak jasotzeko.

Zerbitzu berezien egoera bukatzen denean, aurreko atalean aipatutako lansarien sistema izateari utziko zaio, eta ez du eskubiderik ekarriko, ez eskubide pasiborik sortuko, ezta deialdiko lanpostuaren ondoriozko inolako eskubiderik ere.

Izangaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikiko zaizkio.

Izangaiek hamabost egun naturaleko epea dute, gaikuntza ikastaroan onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, ikastaroak dirauen bitartean zerbitzu berezietan daudela frogatzeko.

6. oinarria.–Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Gabriel Viedma Moreno, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Juan Frommknecht Lizarraga, Funtzio Publikoaren zinegotzi berezia.

Mahaikidea: Alfonso Fernández Torres, Iruñeko udaltzainburua.

Ordezkoa: José Francisco Ataun Roldán, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Mahaikidea: Francisco Javier Arrobarren Barrena, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Ordezkoa: Francisco Bacaicoa Núñez, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Víctor Sarasa Astráin, Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez, Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

6.2. Epaimahaia probak hasi baino lehenago eratuko da, mahaiburuak deituta.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Epaimahaiak modu baliozkoan eratzeko, bertan mahaiburuak eta idazkariak egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Trebakuntza ikastaroa burututakoan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak epaimahaiari igorriko dizkio ikastaroko puntuazioak, bai eta arlo bakoitzerako eta haren azken kalifikaziorako proposamena ere. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuko dira. Epaimahaiak izendapen proposamena eginen du gainditu duten izangaien alde.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko funtzionario eta komisario izendatuko ditu aitzineko idatz-zatian aipatu proposamenean sartutako izangaiak, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Aipatu epearen barrenean izangairen bat karguaz jabetzen ez bada, Iruñeko Udaltzaingoko komisario izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbestekoetan salbu.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko martxoaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi-idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

IZENA

ADINEZ NAGUSIA

NAN/NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA

[URTEA/HILABETEA/EGUNA]

JAIOTERRIA

[UDALERRIA/PROBINTZIA]

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA

[KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA]

POSTA KODEA/HERRIA

TELEFONOA

SAKELAKO TELEFONOA

ADIERAZTEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Badudala deialdian eskatzen den antzinatasuna, inspektore lanpostuan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

Iruñeko Udalaren Udaltzaingoko komisario izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an):

Iruñean, 20....ko .............aren ............(e)an
(Sinadura)

Datuen babesa:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu azaltzen diren datu pertsonalak Iruñeko Udalaren “Udaleko langileak” fitxategian sartuko direla, deialdia kudeatzeko asmoz. Halaber, aditzera ematen zaizu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruñea) edo www.pamplona.es egoitza elektronikora joz.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

Nafarroako Polizia Kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu inspektore lanpostuan; 1,25 puntu, inspektoreorde lanpostuan; puntu 1 kabo lanpostuan; 0,75 puntu, udaltzain lanpostuan.

Nafarroako Polizia Kidego batean, bitarteko gisa eta deialdiko lanpostuan egindako urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

Administrazio publiko baten bestelako Segurtasun Indar eta Kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: 1,25 puntu inspektore lanpostuan; puntu 1, inspektoreorde lanpostuan; 0,75 puntu kabo lanpostuan eta 0,50 puntu, udaltzain lanpostuan.

Edozein administrazio publikotan, lanpostu finkoan, polizia kidego batekoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Ikastaro bakoitzeko gehienez ere eman daitekeen balorazioa puntu 1 da.

5. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak sartuko dira.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: 4 puntu gehienez.

5. Beste batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: hizkuntzak, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Inspektore lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira.

c) Hizkuntzak jakitea.

1. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5na puntu gehienez ere.

2. Euskaraz jakitea. Euskaraz jakitea, plantilla organikoan horrela ezarri bada: 5,25 puntu.

3. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa eskuratuko da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

Oharra:

Inspektore lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira halako hizkuntzaren arloko prestakuntza jarduerak.

d) Sariak: 2,5 puntu gehienez.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien domina: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko esker onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

Oharra:

Inspektore lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira emandako sariak.

III. ERANSKINA

1. Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea. Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen urriaren 25eko 15/2010 Foru Legea. Atariko titulua. Helburua eta definizioa. Nafarroako Poliziak. Nafarroako Polizia Kidegoen antolaketa. Udaltzaingoak. Nafarroako Polizia Kidegoetako langileen Estatutua. Polizia kidegoetako funtzionarioak.

2. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketaren Erregelamendua.

3. Polizien arteko lankidetza: Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 Lege Organikoa.

4. Herritarren Segurtasuna (I). Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko 8/2006 Foru Legea. Segurtasun publikoaren sistemaren antolaketa. Udaltzaingoen koordinazioa. Ordezkaritza eta partaidetza organoak. Administrazio publikoen arteko harremanak.

5. Herritarren Segurtasuna (II). Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko 8/2006 Foru Legea. Segurtasunaren plangintza. Nafarroako Segurtasun Plan Orokorra. Herritarren segurtasunerako toki erakundeen planak.

6. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena. III. titulua. Funtzionario publikoak. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Mailak eta graduak. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordezkaritza organoak, negoziazio kolektiboa eta parte-hartzea lan baldintzak zehazterakoan.

7. Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

8. Azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duena.

9. Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan baldintzei buruzko akordioa, 2004-2007 urteetarako.

10. Arrazoi medikoengatik gertatzen den lan absentismoaren arloko jardun prozedurei buruzko udal erregelamendua.

11. Diziplina araubidea. Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea, 11. atala. 117/1985 Foru Dekretua, ekainaren 12koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen diziplina araubidearen erregelamendua onesten duena.

12. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legea: 3, 4, 5, 6, 7, 9 eta 10. tituluak.

13. Adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa. Adierazpen orokorra. Neurriak (7, 8 eta 9. art.). Prozeduraren instrukzioa: arau orokorrak (16, 17, 18, 19, 22, 23 eta 24. art.), kautelazko neurriak (28 eta 29. art.). Neurriak betearaztea, neurriak betearazteko arauak (46 eta 47 .art.), askatasunaz gabetzeko neurriak betearazteko arau bereziak (56, 57 eta 60. art.). Erantzukizun zibila (61. art.).

14. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea. V. titulua, I. kapitulua.

15. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Nafarroako toki entitateen funtzionamendua. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. Toki entitateen ondasunak. Ondasunak, oro har. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

16. Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa.

17. Udal administrazioa. Udalaren organoak. Alkatetza. Osoko Bilkura. Gobernu Batzarra. Bestelako organo erabakitzaile eta informatzaileak. Udal organoen eskumenak eta eskudantziak, oro har. 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, Toki Erakundeen Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzkoa. Iruñeko Udaleko antolaketa politiko eta administratiboa. Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa.

18. Herritarren partaidetza Iruñeko Udalean. Herritarren eskubide eta betebeharren gutuna beren udal administrazioaren aitzinean. Herritarren Partaidetzaren gaineko Erregelamendua.

19. 31/1995 Legea, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa. Arriskuak neurtzea. Garatzeko erregelamenduak: segurtasuna eta osasuna lantokietan, seinalizazioa eta osasuna, segurtasuna makinetan, babes ekipoen erabilera.

20. Datuen Babesari buruzko 15/1999 Legea, abenduaren 13koa.

21. 4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Gorputzek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena. Segurtasun Indar eta Gorputzek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoa garatu eta betearazteko Erregelamendua onesten duen apirilaren 16ko 596/1999 Errege Dekretua.

22. Biktimen eskubideak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/29/EE Zuzentaraua, 2012ko urriaren 25ekoa, gutxieneko neurriak ezartzen dituena delituen biktimen eskubideei, babesari eta laguntzari buruz, eta 2001/220/JAI esparru-erabakia ordezkatzen duena.

23. Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko 1/1992 Lege Organikoa.

24. Biltzeko eskubidea arautzen duen 9/1983 Lege Organikoa.

25. Udal ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa.

26. Merkataritza ez-egonkorra arautzen duen Iruñeko Udalaren ordenantza.

27. Eremu publikoan edukiontziak paratzea arautzen duen Iruñeko Udalaren ordenantza.

28. Iruñeko hiriko trafikoari buruzko ordenantza.

29. Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza, Iruñeko hirikoa.

30. Iruñeko hirian animaliak izatea arautzen duen udal ordenantza.

31. Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duen ordenantza.

32. Elikagaien higieneari buruzko udal ordenantza. I. titulua. II. titulua. III. titulua. 1. kap.; 5. kap.; 7. kap. (37 eta 38. art.). IV. titulua. 1. kap. eta 2. kap. V. titulua.

33. Poliziaren etika. Estatu Kideetako Ministroen Komitearen 10. Gomendioa (2001), Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa.

34. Iruñeko Udalaren Zerbitzu Gutuna.

35. EFQM kudeaketa arauari buruzko kontzeptuak.

36. Udaltzaingoaren xedea, ikuspegia eta balioak; kudeaketa prozesuak, Udaltzaingoan; Aginte-taula integrala.

37. DAFO, PEST, PORTER azterketei buruzko kontzeptuak; gaitasunen araberako lanaren ebaluazioa.

38. Iruñeko Udaltzaingoaren ildo estrategikoak. Bide Segurtasunaren Plana. Herritarren Segurtasunaren Plana.

39. 8/2005 Foru Legea, Nafarroako Larrialdien Kudeaketari buruzkoa. 14/2008 Foru Dekretua, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena.

40. Ekintza koordinaziorako zentroak. Kontzeptuak. Xedea. Tipologia. Antolaketa egitura. Eginkizunak. Zerbitzu eragile koordinatuak. Nafarroan dauden zentroak. Nafarroan larrialdietarako ezarrita dauden telefonoak. Araudia. Zuzentarau europarrak.

41. Larrialdietako udal planak: Elurteak. Uholdeak. Hotzaren kontrako protokoloa. Sanferminak. Iratxe 2ko eraikinen ebakuazioa. Jarduketa-protokoloa, hondamendi handietan.

Oharra:

III. eranskinean dauden gaietan deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean indarra duen legeriari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L1503602