55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

163/2015 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2015eko otsailaren 25eko Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Erabaki horrek lotura du abenduaren 2ko 23/2014 Foru Legearekin, zeinaren bidez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen baita.

Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen horretan, ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2015eko otsailaren 25eko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2015eko martxoaren 5ean.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ARTEKO LANKIDETZA BATZORDEAREN ERABAKIA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEA ALDATZEKO ABENDUAREN 2KO 23/2014 FORU LEGEAREN GAINEKOA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Negoziazioak abian jartzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea aldatzeko abenduaren 2ko 23/2014 Foru Legearen 3.1.f) eta 212.4 eta 5 artikuluak eta xedapen gehigarria direla-eta sortutako desadostasunak konpontzeko.

2. Lan talde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: F1503595