55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

138/2015 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Araudiaren 23. artikuluak, eskoletan fruta jateko plan bat ezartzen du. Araudi horrek nekazaritzako produktuen merkatuen antolamendu bateratu bat sortu zuen eta 922/72 (EE), 234/79 (EE), 1037/2001 (EB) eta 1234/2007 (EE) Araudiak indargabetu zituen.

Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduak Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, ikastetxeetako haurrei frutak eta barazkiak, fruta eta barazki eraldatuak eta platano produktuak banatzeko Europar Batasuneko laguntza emateari dagokionez, eskoletan fruta jateko planaren barnean. 288/2009 Erregelamendu horren 3. artikuluak ezartzen du laguntzan parte hartu eta eskoletan fruta jateko plana aplikatu nahi duten estatu kideek estrategia bat prestatu behar dutela, aurrekontua eta honako hauek zehaztuta: Estatuko eta Batasuneko ekarpenak, iraupena, zein talderi zuzenduta dagoen, sar daitezkeen produktuak, esku hartzen duten alderdien ekarpena eta planaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren laguntza neurriak.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (MAGRAMA) estrategia nazional bat prestatu du eta Batzordeari jakinarazi dio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da, izan ere nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio eskoletan fruta jateko plana aplikatzea 2014-2015 ikasturterako. Hala ere, nazioko agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta eta barazkiak banatzeko plana prestatzeko lanean, eta bai eskolak bai planean parte hartuko duten haurren adina hautatu dituzte. Eskoletan fruta jateko plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak (%75) eta Nafarroako Foru Komunitateak (%25) kofinantzatuko dute.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 30.000 euroko aurrekontua aurreikusi du eskoletan fruta banatzeko planaren bigarren aldirako 2014-2015 ikasturtean.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean dauden moduan, onestea, baita eranskinak ere.

3. Deialdi honetarako gastua baimentzea, hau da, 30.000,00 euro, 2015eko urterako luzatu diren 2012ko gastu aurrekontuaren “Eskolako umeei fruta emateko programa” izeneko 710001-71230-4700-414209 kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 10ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

I. ERANSKINA

Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak banatzeko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da ezartzea eskoletan fruta jateko planaren oinarri arautzaileak eta onestea eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldirako (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak banatzeko laguntzen deialdia.

Bigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren jarduerak eta gastuak.

1. Eskoletan fruta banatzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:

a) Produktuak astean behin banatuko dira, ikasleek fruta, barazkiak eta/edo zukua astean hirutan jan ditzaten (horietatik gutxienez bitan alea osorik agertuko da), baldintza hauetan:

–Ale bakoitza 150 bat gramokoa izanen da. Anoetan produktu bat baino gehiago izanez gero, hornitzaileak banakako anoen identifikazioa emanen du.

Produktua azal eta guzti jan badaiteke, garbituta eta azal eta guzti jateko beharrezkoak diren baldintza higieniko-sanitarioak betez aurkeztuko da.

–Fruta zukuak izanez gero, anoa 150 mililitro edo gramo ingurukoa izanen da. Fruta zukutzat jotzen dira urriaren 11ko 781/2013 Errege Dekretuan ezarritako definizio eta ezaugarriekin bat heldu direnak. Dekretu horren bidez, fruta-zukuak eta gizakien elikadurarako beste antzeko produktu batzuk egiteari buruzko arauak eta haien osaerari, etiketatzeari, aurkezteari eta publizitateari buruzko arauak ezarri ziren. Zukuak ez du azukre erantsirik, koipe erantsirik, gatz erantsirik edo edulkoratzaile erantsirik izanen.

b) Banatzen diren produktuak kalitate handikoak izanen dira beti, eta jateko behar bezain onduak egon beharko dute. Produktuak ez dira inoiz ere lurzoruaren gainean bilduta edukiko.

c) Hornitzaile baimenduek ikasturteko 10 eskola astetan banatuko dituzte produktuak, 2015eko martxotik ekainera bitarte, ikastetxearekin adostutako moduan. Beharrezkoa bada, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak aldatzen ahalko ditu banaketaren asteak.

d) Produktua banatzen den unean berean jan behar bada, banaketa ez da bazkariaren unean eginen.

e) Ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota ditzake produktuak kalitate urrikoak direnean, eta horren berri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari emanen dio. Hornitzaileak eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, banatutzat joko dira entregatu diren kopuruak kontatzeko orduan.

f) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3-6 urte) 9.900en bat ikaslerentzat eginen da, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 118 eskoletakoak, II. eranskinean agertzen den informazioaren arabera.

g) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik kontsumituko dituzte produktuak eskola eremuan, eta ezin izanen dira erabili eskolako bazkariak prestatzeko.

2. Hauek dira diruz laguntzen ahal diren kostuak (balio erantsiaren gaineko zerga kontuan hartu gabe):

a) Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planean sartuta egonik, eskolan banatzen diren fruta eta barazkien kostuak, fruta eta barazki eraldatuenak eta platano produktuenak.

b) Antzeko kostuak, hots, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren aplikazioarekin lotura zuzena dutenak; honako hauek, alegia:

–Tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostuak, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planean aurreikusita badaude.

–Jarraipen eta ebaluazio kostuak, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planarekin lotura zuzena duena.

–Komunikazio kostuak, eskoletan fruta jateko planaren berri jende orori ematearekin lotura zuzena dutenak, kartelaren kostuak barne (Batzordeak apirilaren 7an emandako 288/2009 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluko 1. atalean agertzen dena). Kostu horiek ezingo dira finantzatu Europako beste laguntza mota batzuekin.

c) Langileria kostuei dagozkien gastuek ez dute Europar Batasunaren diru-laguntza jasoko, puntu honen b) letran adierazitako jardueren antzeko kostuen zati diren langileria kostuak salbu, jarduera horiek kanpora bideratu badira. Kanpora bideratutako gastutzat hartuko da administrazio publikoak zuzenean egiten ez duena.

3. Eskoletan fruta jateko planaren produktuak garraiatzeko kostuak eta banatzeko kostuak bereizita fakturatzen badira, kostu horiek produktuen kostuen %3koak izanen dira, gehienez ere.

4. Komunikazio kostuak, guztira, zenbateko finko bat izanen dira eta muga bat izanen dute, Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari emandako laguntzaren %5ekoa, gehienez ere.

5. Tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostuak eta jarraipen eta ebaluazio kostuak Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari emandako laguntzaren %10ekoa izanen dira, gehienez ere.

Hirugarrena.–Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoa.

1.–Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak ordezkari hauek:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldetik: Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).

b) Hezkuntza Departamentuaren aldetik: Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua eta Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua eta Administrazioko teknikari bat.

c) Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aldetik: Osasun Sustapenaren Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.

Edonola ere, batzordeak gai zehatzei buruzko adituei parte har dezaten eskatu ahal izanen die.

2.–Bartzordeak eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.

b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministeriora bidaltzeko.

c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.

d) Egokitzapenen edo aldaketa edo gorabeheren berri ematea.

e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.

Laugarrena.–Onuradunak eta betebeharrak

1. Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta banatzeko baimenduta dauden hornitzaileak diru-laguntza hauen onuradun izanen dira.

2. Onuraduna izateko, entitateak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu, ebazpen honen II. eranskinean biltzen den moduan.

Bosgarrena.–Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

1. Hornitzaile baimendu gisa laguntza hauek jaso nahi duten interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, departamentu horretako erregistroan (González Tablas kalea 9, Iruña) edo horren mendeko nekazaritza bulegoetan. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahal dira. Telematika bidez ere aurkeztu ahalko dira eskabideak Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bitartez.

2. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 7 egun naturaleko epean aurkeztuko dira.

3. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta ebazpen honen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (www.navarra.es).

4. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

–Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten agiriak.

–2014-2015 ikasturterako banaketa planaren proposamena, ondokoak zehaztuta:

  • Banaketaren egutegia.
  • Horniketaren ezaugarriak, bigarren oinarriaren 1. puntuko baldintzekin bat.
  • Planean aurreikusten denaren arabera banatuko diren produktuen laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, barietatea, jatorria edo nondik heldu diren, eta aurkezteko modua.
  • Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialen eta giza baliabideak, zehatz.
  • Proposamenaren zenbatekoa, guztira.

Seigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, eta lehenetsiko da Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizleek eta nekazaritzako elkarteetakoek egindako fruta eta barazkiak banatzea.

2. Hornitzaile baimendu gisa aritzeko baimena emanen zaio baremo honen arabera puntuazio handiena lortzen duen eskatzaileari:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakunde onartua izatea (4 puntu).

b) Sozietatearen helbidea Nafarroan izatea (3 puntu).

c) Produktu kopurua, fruta eta/edo barazki 5 mota gutxienez (2,5 puntu, gehienez).

d) Plan proposamen merkeena (2,5 puntu, gehienez).

e) Produktuak bere ibilgailuekin banatzea (1 puntu, gehienez).

f) Barazkiak izatea banatu beharreko produktuen artean (puntu bat).

g) Banaketa aste bakoitzean (1. puntua), gutxienez egun batean fruta eta/edo barazkiak izatea.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, hirugarren eta laugarren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, hamar egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, zeina jakinaraziko baitzaio.

2. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du.

Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa, osatuena eta askotarikoena den planari dagokion banaketa planaren proposamenari esleituko zaio. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste: produktuen jatorria, kalitatea eta aurkezteko modua.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesduna eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, eta espresuki jakinaraziko da zein eskaera ezetsi diren.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, eskaera osorik aurkezten denetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Laguntza eskatzailearen konpromisoak.

1. Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztutakoari buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:

a) Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketaren bat egin baino lehen, administrazioari jakinarazi beharko zaio, eta horrek baimendu.

b) Eskoletan fruta jateko planaren babesean finantzatu diren produktuak planari atxikitako ikastetxeetako haurrek jateko izatea.

c) Kasua bada, laguntza erabiltzea eskoletan fruta jateko planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, edo komunikazio neurrietarako, planaren xedeari jarraikiz.

d) Behar ez bezala ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako haurrei, edo Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

e) Iruzur edo axolagabekeria larria izaten bada, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordaintzea.

f) Frogagiriak agintariza eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

g) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.

h) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, baita ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.

Bederatzigarrena.–Laguntzaren onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela, hornitzaile baimendua izateko aurkeztutako proposamenarekin bat; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela, eta helburua bete dela.

b) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Nafarroako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

d) Gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat (zentimetro bateko letrekin edo handiagoekin) ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak izanen ditu, “Eskoletan fruta jateko plana” titulua, eta esaldi hau gutxienez: “Gure ikastetxeak eskoletan fruta jateko planean parte hartzen du, Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundurik”. Kartelak Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak izanen ditu.

e) Orobat, banatu den fruta kopurua frogatzen duen agiriaren kopia bat utzi beharko da ikastetxeetan, fruta eta kartel hartzaileak baitira, zer produktu noiz banatu den, eta emandako informazio kartela adierazita.

Hamargarrena.–Ordaintzeko eskaera, eta diru-laguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.

1. Eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldian (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) hornitzaile baimendua izanen da laguntzaren eskatzailea. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta ebazpen honen IV. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute.

2. Ordaintzeko eskaera bat aurkeztuko da horniketa hilabete bakoitzerako.

3. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, laguntza ordaintzeko eskaerek balioa izatea nahi bada, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko dira. Eskaera bakoitzak, gutxienez, IV. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.

4. Laguntza eskaerarekin batera, produktuak, haien kopurua, aurkezpen-formatuak eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta.

5. Laguntzaren eskabidean adierazitako zenbatekoak frogagirien bidez justifikatu beharko dira, banatutako produktu bakoitzaren prezioa zein bere aldetik haietan adierazita.

6. Batez besteko kostua, gehienez, 0,40 eurokoa izanen da, anoako, eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldirako (2014-2015 ikasturteko hamar astetan) eskaera guztiak kontuan hartuta. Kostu hauetarako guztietarako kontuan hartuko da eskoletan fruta jateko planaren %25 Nafarroako Foru Komunitateak ordaintzen duela, eta %75 Europar Batasunak.

7. Komunikazio kostuei dagokienez, ikastetxeetara eramaten den Eskoletan fruta jateko planaren kalter iragarlea ez da, ikastetxe bakoitzerako 5,50 euro baino garestigoa izanen. Kostu horiek ordaintzen ditu %25 Nafarroako Foru Komunitateak eta %75 Europar Batasunak.

Hamaikagarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ordainduko du laguntza hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala beteta eta baliozkoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

2. Ordaintzeko eskaera aurkezteko epea bi hilabete baino gutxiago atzeratzen bada, laguntza murrizketa hauekin ordainduko da:

–%5, atzerapena hilabetekoa edo hilabetetik beherakoa bada.

–%10, atzerapena hilabetetik gorakoa eta bi hilabetetik beherakoa bada.

3. Ezarritako epea bi hilabete atzeratuz gero, atzerapen egun bakoitzeko %1 murriztuko da laguntza.

Hamabigarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Diru-laguntza bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste diru-laguntzekin.

Hamahirugarrena.–Kontrolak eta zehapenak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.

Laguntza eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

2. Eskatzaileak oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak dagoeneko betetzen ez dituela edo Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamenduaren ondoriozko beste edozein baldintza betetzen ez duela egiaztatzen bada, baimena hilabetetik hamabi hilabetera utziko da bertan behera edo kendu eginen da, arau-haustearen larritasunaren arabera. Baimena kentzen bada, 12 hilabetez izanen da, gutxienez, eta NBEFri horren berri emanen zaio, gorabehera eskatzaile baimenduen zerrendan sar dadin.

3. Bidegabeki jasotako diru-kopuruak errekuperatzeko, ondoko hauek aplikatuko dira: Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 54. artikulua, 2013ko abenduaren 17koa eta, berariaz, Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamendua, apirilaren 7koa, eta Batzordearen 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, martxoaren 11koa.

4. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzaren zatiaren araubide juridiko orokorraren erregulazioari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da. Lege hori Europar Batasuneko funtsen kontura finantzatutako diru-laguntzei zuzenean aplikatzen zaizkien arauen osagarri izanen da.

Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

Diru-itzultzeen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hamalaugarrena.–Onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

1. Onuradunen datuak argitaratu eginen dira Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari jarraikiz. Batzordeko eta Estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatu ditzakete aipatu datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.

2. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun baldintzak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako kopuruak gainditzen diren zehazteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, eta ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala bada, diru-laguntza ematen duenean entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasunari lotutako betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta eskakizun hori gehienez ere hilabeteko epean bete beharko da eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko deklarazio bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Planaren bigarren aldian parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda:
2014-2015 ikasturteko hamar aste

IKASTETXEAREN IZENA

HERRIA

IKASLE KOPURUA

Añorbe

Añorbeko HLHIP

18

Abarzuzako HLHIP

Abartzuza

11

Ablitasko “San Babil” HLHIP

Ablitas

72

Zelandi HLHIP Altsasu

Altsasu

137

Sagrado Corazón

Altsasu

42

Amaiurko HLHIP

Amaiur

11

San Fausto HLHIP

Antzin

28

Virgen de la Cerca HLHIP. Andosilla

Andosilla

86

Añorbeko HLHIP

Añorbe

20

Arantzako HLHIP

Arantza

21

Arbizuko HLHIP

Arbizu

24

Nazabal HLHIP. Areso

Areso

26

Sancho Ramírez HLHIP. Arguedas

Arguedas

75

Arizkungo HLHIP

Arizkun

10

Arraiozko HLHIP

Arraioz

18

La Balsa HLHIP

Arroitz

25

Urraca Reina HLHIP. Artaxoa

Artaxoa

39

Mater Dei Ikastetxea. Aiegi

Aiegi

150

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

122

Alaiz HLHIP. Barañain

Barañain

80

Martín de Azpilcueta HLHIP. Barasoain

Barasoain

41

Beintza-Labaiengo HLHI

Beintza-Labaien

8

Beireko HLHIP

Beire

14

Sagrado Corazón

Bera

26

Ricardo Baroja HLHIP. Bera

Bera

62

Labiaga Ikastola

Bera

42

Mendialdea I HLHIP. Berriozar

Berriozar

185

Mendialdea II HLHIP. Berriozar

Berriozar

133

Araxes HLHIP. Betelu

Betelu

30

Santa Ana HLHIP. Buñuel

Buñuel

54

Hilarión Eslava HLHIP. Burlata

Burlata

135

Ermitaberri HLHIP. Burlata

Burlata

91

Teresa Beltrán de Lis HLHIP. Cadreita

Cadreita

56

Caparroso V. Soto HLHIP

Caparroso

107

Virgen de Gracia HLHIP. Cárcar

Cárcar

15

Virgen de la Oliva HLHIP. Zarrakaztelu

Zarrakaztelu

50

Jose Luis Arrese HLHIP. Corella

Corella

240

Cerro de la Cruz HLHIP. Cortes

Cortes

80

Virgen de Nievas HLHIP. Deikaztelu

Deikaztelu

13

San Miguel HLHIP. Doneztebe

Doneztebe

100

Baztan Ikastola

Elizondo

74

San Francisco Javier HLHIP. Elizondo

Elizondo

85

Erratzuko HLHIP

Erratzu

15

San Esteban HLHIP. Erroibar

Erro

8

Santa Ana Ikastetxea. Lizarra

Lizarra

138

Remontival HLHIP. Lizarra

Lizarra

234

San Donato HLHIP. Etxarri Aranatz

Etxarri Aranatz

81

Doña Álvara Álvarez HLHIP. Faltzes

Faltzes

64

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

19

Isterria HB

Ibero

45

Iruritako HLHIP

Irurita

27

Atakondoa HLHIP. Irurtzun

Irurtzun

147

Arrano Beltza HLHIP

Iturmendi

12

Ohianzabal HLHIP. Jauntsarats

Jauntsarats

31

Lakuntzako HLHIP

Lakuntza

33

Larragako San Miguel HLHIP

Larraga

82

Erleta HLHIP. Leitza

Leitza

87

Doña Blanca de Navarra HLHIP. Lerin

Lerin

31

Irain HLHIP. Lesaka

Lesaka

54

Ibaialde Ikastola. Lodosa

Lodosa

18

La Milagrosa Ikastetxea. Lodosa

Lodosa

75

Ángel Martínez Baigorri HLHIP. Lodosa

Lodosa

58

Santa María HLHIP. Los Arcos

Los Arcos

35

San Juan HLHI. Irunberri

Irunberri

48

San Bartolomé HLHIP

Martzilla

86

Santa Ana HLHI. Mélida

Mélida

19

Ntra. Sra. del Patrocinio

Milagro

130

RAIMUNDO LANAS HLHIP

Murillo el Fruto

18

San Pedro HLHIP. Mutiloa

Mutiloabeiti

178

Arozena HLHIP. Narbarte

Narbarte

25

Domingo Bados HLHIP

Olazti

60

Oronoz Mugairiko HLHIP

Oronoz Mugairi

13

Esclavas del Sagrado Corazón

Iruña

150

Andrés Muñoz Garde HB

Iruña

64

San Jorge I HLHIP

Iruña

160

Iturrama HLHIP

Iruña

69

Buztintxuri HLHIP

Iruña

318

San Francisco HLHIP

Iruña

145

Rochapea HLHIP

Iruña

153

Amaiur Ikastola

Iruña

139

García Galdeano HLHIP

Iruña

50

Ermitagaña HLHIP

Iruña

120

Santa Catalina Laboure Ikastetxea

Iruña

60

Nicasio Landa HLHIP

Iruña

25

Hegoalde Ikastola

Iruña

89

José M.ª de Huarte HLHIP

Iruña

68

El Molino HB

Iruña

14

Paderborn-Víctor Pradera HLHIP

Iruña

37

Cardenal Larraona Ikastetxea

Iruña

160

San Cernin

Iruña

321

Patxi Larrainzar

Iruña

193

Bernart Etxepare HLHIP

Iruña

152

Sanduzelai IP

Iruña

77

Pitillasko HLHIP

Pitillas

23

Garesko HLHIP

Gares

120

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

28

San Bartolomé Ribaforada HLHIP

Ribaforada

114

Otsonta Saldiasko IP

Saldias

6

Alfonso X el Sabio HLHIP. San Adrián

San Adrián

180

Zangozako Ikastola

Zangoza

43

Nuestra Señora de la Asunción HLHIP

Santakara

18

Sarriguren HLHIP

Sarriguren

556

Sunbillako HLHIP

Sunbilla

37

Garces de los Fayos IK. Tafalla

Tafalla

87

Monte San Julián HLHIP. Tutera

Tutera

125

Elvira España HLHIP. Tutera

Tutera

205

Compañía de María Ikastetxea. Tutera

Tutera

298

Griseras HLHIP. Tutera

Tutera

150

San Miguel HLHIP. Uharte Arakil

Uharte Arakil

36

Felix Zapatero HLHIP. Valtierra

Valtierra

55

Ricardo Campano HLHIP. Viana

Viana

101

Erentzun Ikastola. Viana

Viana

33

Alesbesko HLHIP

Alesbes

114

San Veremundo HLHIP. Villatuerta

Villatuerta

40

Atargi HLHIP. Atarrabia

Atarrabia

115

Catalina de Foix HLHIP

Zizur Nagusia

163

Erreniega HLHIP

Zizur Nagusia

104

Urrozko HLHIP

Urrotz-Hiria

40

Urdazubi-Zugarramurdiko HLHIP

Zugarramurdi

21

Hezkuntza Departamentuak eman ditu ikasleen kopuruak, “EDUCA”n 2015eko otsailean agertzen ziren matrikulazio-datuak kontsultatuta. Ikasturtean zehar aldaketa txikiak izan daitezke. Halakorik badaude, horien berri emanen da, eta kontuan hartuko dira.

III. ERANSKINA

Laguntza eskatzaileak baimentzeko
eskaeraren gutxieneko edukia

Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena

IFZ

Eskatzaile mota (288/2009 Erreg. 6.2 art.)

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Helbide soziala

Herria

Probintzia

Posta kodea

Ordezkariaren izena

IFZ

Ordezkaria gisa honetan ari da (1):

Honako honetarako konpromisoa hartzen duela ADIERAZTEN DU:

1. Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketaren bat egin baino lehen, administrazioari jakinarazi beharko zaio, eta horrek baimendu.

2. Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera, eskoletan fruta jateko planaren bidez finantzatutako produktuak laguntzaren xedeko ikastetxeko edo ikastetxeetako ikasleentzat izatea.

3. Eskoletan fruta jateko planaren jarraipen eta ebaluaziorako erabiltzea laguntza, Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera, edo komunikaziorako bideetarako, planaren xedeari jarraikiz.

4. Behar ez bezala ordaindutako laguntzak itzultzea, beharrezkoak diren kopuruak, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman haurrei ebazpen honen oinarri arautzaileetan ezarritako moduan, edo oinarri horien arabera diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

5. Iruzur edo axolagabekeria larria izaten bada, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordaintzea.

6. Frogagiriak agintariza eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

7. Agintaritza eskudunak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatu nahi dituztenean eta ikuskapena tokian bertan egin nahi dutenean.

8. Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, baita ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.

AITORTZEN DU:

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela.

ESKATZEN DU:

Ikastetxeetan ikasleek fruta eta barazkiak jateko planaren bigarren aldian laguntza eskatzaile gisa parte hartzeko baimena eman dakiola.

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

(1) .........................................

Sin.: ...............................

(1) Presidentea, zuzendari kudeatzailea, etab.

IV. ERANSKINA

Laguntza eskaera ordaintzeko gutxieneko edukia

Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena

IFZ/IFK

Eskatzaile mota (288/2009 Erreg. 6.2 art.)

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Helbide soziala

Herria

Probintzia

Posta kodea

Ordezkariaren izen-deiturak

IFZ

Ordezkaria gisa honetan ari da (1):

ADIERAZTEN DU:

1. Ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko baimena jaso duela, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ........................ (e)ko ............. Ebazpenaren bidez, eskoletan fruta jateko planaren bigarren aldirako (2014-2015 ikasturteko hamar astetan).

2. Entitate eskatzaileak ebazpen honetan eta 1308/2013 (EB) eta 288/2009 (EE) Erregelamenduetan ezarritakoa uneoro errespetatu duela.

ESKATZEN DU:

201.....(e)ko ............ aren .......(e)tik 201.....(e)ko ............ aren .......(e)ra (biak barne) bitarteko eperako, ondotik adierazitako laguntza ordain diezaiotela:

ESKATUTAKO ZENBATEKOA (EUROTAN)

Komunikazio, jarraipen eta ebaluazio gastuengatik

Ikastetxeetan fruta banatzeko gastuengatik

Bankuko kontu honetan sartzeko:

Bankuko kontuaren identifikazio datuak:

Entitatea

IBAN

E

S

1. Fruten eta barazkien kopurua, fruta eta barazki eraldatuena eta platano produktuena, ikastetxea eta diruz laguntzen ahal diren kostuak adierazita.

Ikastetxearen izena:

Ikastetxearen helbidea edo identifikazio zenbakia:

Hornitzen diren ikasle kopurua:

Banatutako produktua:

Kantitatea (kg/ml)

Guztirakoak:

Zenbatekoa (eurotan)

Tresneriaren kostua:

Jarraipen eta ebaluazio kostuak:

Komunikazio kostuak:

Garraio eta banaketa kostua:

Guztirakoak:

2. Banaketak frogatzeko agiriak eta ordaindutako fakturak edo frogagiriak.

AGIRIA

IDENTIFIKAZIO
ZK.

KONTZEPTUA

KOPURUA

(kg edo ml)

UNITATEKO ZENBATEKOA (eurotan/kg edo ml)

ZENBATEKOA (EUROTAN)

ORDENA ZK.

IZENA

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

(1) .........................................

Sin.: ...............................

(1) Presidentea, zuzendari kudeatzailea, etab.

V. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena

Izena: ............................................ NANa/IFZ: ..........., .......................ren izenean (IFZ ................); helbidea: ............................... diru-laguntzaren onuradun naizen aldetik, aitorpen hau egiten dut (unitate kudeatzaileak bete beharrekoa):

Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateak gardentasunera daude behartuta, inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

(Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira).

Aipatu foru dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, DEKLARATZEN DUT:

Ez dudala gardentasun betebeharrik (aipatutako foru dekretuaren 3. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen ez direlako).

.......................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ........................................................................ (izena) diru-laguntza dela-eta (izena), informazioa aurkeztu dut; beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

Gardentasun betebeharra dut eta, horrenbestez, aitorpen honen eranskinean, 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako informazioa ematen dut, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Sin.: .................................................

Kargua: ...............................

Eskatzailearentzako argibide interesgarriak:

1. Aitorpen hau eta kasuan-kasuan aurkezten den informazioa telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari igorriko zaizkio.

2. Aitorpen hau igortzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita, argitaratuz gero. Betebehar hori betetzen ez bada, emandako diru-laguntza ez da ordainduko.

Entitate onuradunak ematen duen informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez eskuratzen ahalko da, argitaratzen denetik. Epe hori igarota, hura argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du eta, hala egiten ez badu, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du.

Iragarkiaren kodea: F1503939