55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 782/2014 hipoteka-betearazpena

Aránzazu Chocarro Ucar andrea, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 782/2014 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2015eko apirilaren 30eko 10:15ean egin dadin, organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (2757000006078214 kontua) enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena.

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera emanen dira aditzera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Errematea onetsita, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

Enkantean jartzen diren higiezinak:

Lurzatiak, familia bakarreko etxebizitzak egiteko orubeak, Orkoiengo Mendikur izeneko bizitegirako lurzorua handitzeko eremuan, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuak:

1.–896. finka, 3.855. liburukia, 16. liburua, 163. orria. 50.565,60 euroan baloratu da.

2.–897. finka, 3855. liburukia, 16. liburua, 166. orria. 50.567,09 euroan baloratu da.

3.–898. finka, 3.855. liburukia, 16. liburua, 172. orria. 50.515,45 euroan baloratu da.

4.–974. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 181. orria. 63.507,87 euroan baloratu da.

5.–975. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 187. orria. 60.879,31 euroan baloratu da.

6.–976. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 194. orria. 45.768,14 euroan baloratu da.

7.–977. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 199. orria. 52.638,37 euroan baloratu da.

8.–978. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 206. orria. 45.768,14 euroan baloratu da.

9.–979. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 211. orria. 52.646,73 euroan baloratu da.

10.– 980. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 217. orria. 45.768,14 euroan baloratu da.

11.–981. finka, 3.869. liburukia, 18. liburua, 221. orria. 52.638,37 euroan baloratu da.

12.–982. finka, 3.870. liburukia, 19. liburua, 2. orria. 45.768,14 euroan baloratu da.

13.–983. finka, 3.870. liburukia, 19. liburua, 8. orria. 45.768,14 euroan baloratu da.

14.–984. finka, 3.870. liburukia, 19. liburua, 12. orria. 53.440,73 euroan baloratu da.

15.–985. finka, 3.870. liburukia, 19. liburua, 17. orria. 45.759,78 euroan baloratu da.

Iruñean, 2015eko otsailaren 27an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1503308