55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 75/2014 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Ricardo Beltrán García prokuradore jaunak jarritako demanda, El Lago IParen, Eultzako hiribideko 12aren, Balearrak kaleko 1-2aren, Oltzako 7-9-9bis-11ren eta beste batzuen izenean eta horiek ordezkatuz, eta auzi-ihesean den Promociones Alaran KG SL kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 905,62 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuz, eta aipatutako prozesuko kostuak ere ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta Promociones Alaran KG SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 12an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1502845