55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Herrilurretako lurzatien desafektazioa

Valtierrako Udalak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilur baten desafektazioa, hain zuzen ere 3.691 metro koadroko lurra, Valtierrako 10. poligonoko 139, 140, 141 eta 142. lurzatiei dagokiena, haren erabilera Sociedad Avícola Ralumi, S.L.ri laga beharrez, hegaztitegirako seigarren nabea ezar dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1503997