55. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2014ko ekitaldiko plantilla organikoan
Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatua bete beharrez, Noain Elortzibarko Udalak 2015eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran eta aho batez, aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2014ko ekitaldiko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII Titulua aldatu zuen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen 235. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan ezarritakoarekin bat, aldaketa hau hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1503658