1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 11ko 10/2015 Foru Aginduarena. Haren bidez autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezarri ziren.
Ikusirik akatsa dagoela Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 11ko 10/2015 Foru Aginduaren testuan (haren bidez autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezarri ziren, eta foru agindua 2015eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean), bidezkoa da behar den zuzenketa egitea:
2985. orrialdean, bigarren zutabean, I. eranskinean, honela dioen tokian:
“Turismoko kanpalekuen plakak”, honela behar du: “Autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuen plakak”.
Iruñean, 2015eko martxoaren 11n.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: F1504055