4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LAS PALMAS KANARIA HANDIKOKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 437/2012 prozedura
Belén González Vallejo andrea, Las Palmas Kanaria Handikoko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: langile bati jarritako zehapena dela-eta, María Esther Sarmiento Ramos andreak eskaturik, Unión Promotora Canarias SAren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Farclose SLren eta konkurtsoko administrazioaren aurka bideratutako 437/2012 prozeduran, epaia eman da 2015eko urtarrilaren 26an. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaitza:
Baiestea María Esther Sarmiento Ramos andreak Unión Promotora de Canarias SAren, Unión Promotora de Canarias SAren konkurtsoko administrazioaren, Farclose SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, hortaz, baliorik gabe uztea Unión Promotora Canarias SA enpresak jarritako zehapena, eta Unión Promotora Canarias SA eta Farclose SL kondenatzen dira hala aitortzera eta auzi-jartzaileari solidarioki ordaintzera orain baliogabetutako zehapenaren ondorioz jaso gabeko soldatak; Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Unión Promotora de Canarias SAren konkurtsoko administrazioa kondenatzen dira horri men egitera.
Epai honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Haren ziurtagiria eginen da, autoei erantsi dakien.
Hartzaileari ohartarazten zaio hurrengo jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla.
Eta Farclose SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.
Las Palmas Kanaria Handikoan, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Idazkari judiziala, Belén González Vallejo.
Iragarkiaren kodea: J1504225