54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 770/2014-JM prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 770/2014 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Henry Oliva Yasna Lingi eta Marchan Domínguez Francisco Javierri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, 2015eko apirilaren 16ko 11:15ean ager daitezen 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik), honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko otsailaren 17an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1502722