54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 747/2014 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 747/2014 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta The Green Beetle Hotels SAri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia 2015eko apirilaren 7ko 11:55ean eginen dela epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2015eko apirilaren 7ko orduan adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1502500