4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 547/2014 hipoteka-betearazpena
Sara Otero del Amo andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.
Alicia Fidalgo Zudaire prokuradoreak eskaturik, Caja Rural de Navarra SC Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Sprogesi
SLUren aurka bideratu den 547/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:
1.–Hiri finka: 6. poligonoa, 1.223. lurzatiaren zati bat, 1. hiri azpieremua, 1. hiri unitatea, Vianako udal mugapean.–Lurzorua: Arbolillos kalea, S-P. Ehun eta hirurogeita hamabi metro koadro ditu.
Inskripzioa: Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 3.486. liburukia, 204. liburua, 9. orria, 6.858. finka.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 54.500 euro.
2.–Hiri finka: 6. poligonoa, 1.223. lurzatiaren zati bat, 1. hiri azpieremua, 1. hiri unitatea, Vianako udal mugapean.–Lurzorua: Arbolillos kalea, S-P. Ehun eta hirurogeita hiru metro koadro ditu.
Inskripzioa: Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 3.486. liburukia, 204. liburua, 13. orria, 6.847. finka.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 66.500 euro.
3.–Hiri finka: 6. poligonoa, 1.222. lurzatiaren zati bat, 1. hiri azpieremua, 1. hiri unitatea, Vianako udal mugapean.–Nekazaritzako biltegia, Arbolillos kaleko 2an. Hirurehun eta hiru metro koadroko azalera du.
Inskripzioa: Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 3.333. liburukia, 185. liburua, 39. orria, 4.376. finka.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 129.000 euro.
Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2015eko apirilaren 9an, 11:00etan, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.
Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:
a) Nor diren behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, hots, Banco Santanderren ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea (3146 0000 06 0547 14 zenbakia adierazita), edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.
PZLaren 668. artikuluarekin bat, agertzen da enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarri dela, eta interesdunek datuen kontsulta zehatzagoa egin dezaketela espedientean, epaitegiko idazkaritzan eskura baitute. Eta hala jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Lizarran, 2015eko otsailaren 11n.–Idazkari judiziala, Sara Otero del Amo.
Iragarkiaren kodea: J1502495