54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

248/2015 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Florentino López de Goicoechea Guembe jauna Nafarroako Ospitaleguneko Ubarmingo, San Martingo eta Tafallako Mantentze-lanen Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Florentino López de Goicoechea Guembe jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Ubarmingo, San Martingo eta Tafallako Mantentze-lanen Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gastuaren Kudeaketarako Zuzendariordetzari, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.C) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko otsailaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1502640