3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Espedientea: H/31/2º0192 (NL/sr)
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2015eko otsailaren 17an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Electra Navasturen, S.L.ri baimena eman zaio ur-aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko; aprobetxamendua Bidasoa ibaian (8.000 l/s) eta Matxain errekan da (150 l/s), Igantziko eta Berako (Nafarroa) udal mugapeetan, eta orain beste hargune bat gehituko zaio, 1.240 l/s-koa, Etxalarko errekarena, Etxalarko zentraleko turbinatik pasa ondoren. Ura argindarra sortzeko erabiltzen da Nabasturengo zentralean.
Oviedon, 2015eko otsailaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Luis Gil García.
Iragarkiaren kodea: E1502658