54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03246 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A 31073232.

Helbidea: Gipuzkoako etorbidea, 40, 1.a, 31012 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra ibaia, Buztiniturri erreka eta izenik gabeko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1.0100.170.

Udalerria eta probintzia: Elgorriaga eta Ituren (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da gas banaketarako lur azpiko sare bat eraikitzea. Ezkurra ibaia gurutzatzen du bi tokitan: batean ur-ohearen azpitik eta besteak zubi bateko taulari itsatsirik. Beste hiru ibilgu gurutzatzea aurreikusi da: bat, ohearen azpitik izenik gabeko erreka batean, beste bat Buztiniturri errekan eta beste bat izenik gabeko erreka batean, bi hauek zubietako taulari itsatsitako hodien bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko otsailaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1502494