3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-P-2445
Ebroko Ur Konfederazioak 2015eko urtarrilaren 30ean emandako ebazpen baten bidez ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio Granja Legaria SAri, ura hartzeko bi putzutatik, el Palacio izeneko alderdian, Ega ibaiaren eskuinaldean (90121), polizia-eremutik kanpo, Legariako udal mugapean (Nafarroa), 1. poligonoko 221. eta 222. lurzatietan; batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, bi harguneetan, 0,429 l/s-koa da eta gehieneko emaria, berriz, 0,916 l/s-koa 1. putzuan eta 2,22 l/s-koa 2. putzuan. Ura etxean erabiltzeko da, 8 lagunen kontsumorako, ez edateko, eta 258000 hegazti dituen haztegi batean, aipatutako udal mugape horretako 1. poligonoko 222. lurzatian. Ur aprobetxamenduan ebazpenean jasotako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1502716