3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-957
Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.
Xedea: Ziraukiko eta Mañeruko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Salado ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Zirauki (Nafarroa).
Isurketaren bolumena, gehienez ere, 130.000 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: lehen mailako dekantazioa, iragazki bakterianoa, bigarren mailako dekantazioa eta putzuratzea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015e otsailaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1502685