3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-915
Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.
Xedea: Barasoaingo eta Garinoaingo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Zidakos ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Barasoain (Nafarroa).
Isurketak 153.000 m³-ko bolumena du urtean gehienez; arazteko sistema hauek osatua da: arbastatzea, lehen mailako dekantazioa, iragazki bakterianoa eta amaierako dekantazioa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko otsailaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1502528