3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-905
Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.
Xedea: Zarikiegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Zarikiegiko erreka. (Itzabal erreka).
Isurketa eginen den udal mugapea: Zizur (Nafarroa).
Isurketak 11.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, 30 m³-koa egunean, eta hobi septikoan eta legarrezko iragazki biologikoan tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko otsailaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1502478