3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-941
Igoako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Igoako Kontzejua.
Xedea: Igoako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Artius.
Isurketa eginen den udal mugapea: Basaburua (Nafarroa).
Isurketak 5.075 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta hobi septikoan eta harrizko betegarria duen iragazki biologikoan tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko otsailaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1502477