2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 33. artikuluaren aldaketa (12. ordenantza) eta Noain-Elortzibarko udal mugapeko aisialdiko baratzeen gaineko ordenantza berariazkoan (30. ordenantza) artikulu berria, 7.a, sartzea.
Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2014ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 33. artikuluan (12. ordenantza), eta artikulu berria sartzea, 7.a, Noain-Elortzibarko udal mugapeko aisialdiko baratzeen gaineko ordenantza berariazkoan (30. ordenantza).
Erabaki hori 2015eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.
Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2015eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hona hemen testu osoa:
33. ARTIKULUAREN TESTU BERRIA, HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
(12. ORDENANTZA)
33. artikulua.
1. Noain Elortzibarko Udalak uzten ahal dizkie hala nahi duten familia unitateen titularrei 250 m²-ko familia baratzeak, baldintza hauekin:
a) Eskatzailea ez da ureztalurren jabea izanen, ezta herrilurretako beste lote baten onuraduna ere.
b) Baratzea zuzenean eta pertsonalki landuko da, 22, 23, 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
c) Esleipena zortzi urterako izanen da.
d) Kanona 0,5 euro/metro karratua izanen da. Kanona urterako eguneratuko da, gehienez ere KPIaren arabera.
Noain Elortzibarko Udalak eskaera horietarako lur azalera aski gordeko du, baina lur hori ez da izanen laborantzako herrilurren azalera osoaren %10 baino handiagoa.
2. Noain Elortzibarko Udalaren Agenda 21 zerbitzuak bultzatutako familia baratzeen sustapen eta ureztaketa ekologikoaren proiektuaren barnean, 1. puntuan xedatutako horretatik erreserbatuko dira Noain Elortzibarko landalurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 346 eta 382. lurzatiak, zozketa bidez esleitzeko Noain Elortzibarko erroldan izena emana duten familia unitateen titularrei, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
1.–Gutxieneko antzinatasuna Noiango udalerriko erroldan: urte 1.
2.–Esleituko diren loteak, gehienez: 68.
3.–Esleituko den azalera: 50 m².
4.–Esleipen aldia: 2020ko urriaren 31 arte.
5.–Kanona: 15 euro hileko.
6.–Zozketatik kanpo utziko dira bost lote, gizartetik baztertuak izateko arriskuan diren Noain Elortzibarko familiei zuzenean esleitzeko, Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak proposatuta.
Gainerako determinazioak aipatutako loteen zozketa arautuko duen baldintza-agirian daude.
NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN MUGAPEKO AISIALDIKO BARATZE GUZTIETARAKO ORDENANTZA BERARIAZKOAREN ALDAKETA
Artikulu berria, Noain Elortzibarko Aisialdiko Baratzeak arautzen dituen ordenantzan (30. ordenantza):
7. artikulua. Udal ordenantza honetako aginduetan ezarritakoa gorabehera, Noain Elortzibarko landalurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 346 eta 382. lurzatietan, Noain Elortzibarko Udalaren Agenda 21 zerbitzuak sustatutako familia baratzeen erabilera arautzeko orduan, Herrilurren gaineko ordenantzaren 33. artikuluan eta onetsitako baldintza-agirian jasotako araubide juridikoa aplikatuko da soilik.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2015eko martxoaren 5ean.– Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1503649