2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Baratze ekologikoen zozketa bidezko esleipena, landalurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 346. lurzatian
Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, Noaingo Udal Erroldan bizilagun gisa inskribaturik dauden familia unitateen titularrei zozketa bidez baratzeen erabilera lizentziak esleitzeko baldintza-agiria onetsi zuen. Lehenengo fasean 68 baratze izanen dira gehienez ere eta horietatik 5 egoera ekonomiko ahula duten familiendako gordeko dira. Baratze bakoitzak 50 metro koadro ditu batez beste. Zozketa iragarriko da bando bidez eta Noain Elortzibarko Udalaren web orrian.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Lorezaintza eta Agenda 21 Zerbitzuan, Noaingo Sentimenen parkean (Lorenea eraikina) baitago, 9etatik 14etara. Interesdunek bertan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko 14ak arte.
Urteko kanona 180 eurokoa izanen da. Aprobetxamenduaren epea: 2015eko maiatzaren 1etik 2020ko urriaren 31ra.
Noain Elortzibarren, 2015eko martxoaren 6an.– Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1503648