Iragarkia
54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Diru-laguntzen deialdia, 2015ean kultura, kirol eta aisialdi arloko jarduerak egiteko
Cintruenigoko Udalak, 2015eko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen legez eskatzen den gehiengoa zuela, Cintruenigoko Udalaren diru-laguntzen deialdia eta haren oinarriak onestea 2015ean kultura, kirol eta aisialdi arloko jarduerak egiteko; orobat onetsi du gehieneko gastua baimentzea, indarra duen aurrekontuan dagokion kontu-sailaren kontura, eta deialdia eta haren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 9.3 artikuluarekin bat.
Cintruenigon, 2015eko martxoaren 4an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA, 2015EAN KULTURA, KIROL ETA AISIALDI ARLOKO JARDUERAK EGITEKO
Cintruenigoko Udalak, Kultura eta Kirol alorren bitartez, ondoko deialdia ezarri du udalerri honetako biztanle sektoreekin ikusteko duten kultura, kirol eta aisialdi arloko jarduerei sostengu emateko; deialdia egiteko oinarria printzipio hauek dira: publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta bazterkeria eza. 45.000 euroz horniturik dago eta oinarri hauek ditu:
Oinarriak
1. Xedea.
Laguntza emanen zaie xede hauek betetzen dituzten jarduerei:
Kultura arloan:
–Kultur adierazpenaren modu ugariak bultzatzea (kultura eta elkartasuna, kultura eta zientzia, kultura eta ekonomia, kultura eta natura) ohiko moduekin batera (musika, arte eszenikoak, arte plastikoak eta ikusizkoak, argazkigintza, herriko bestak eta ospakizun herrikoiak, eta gizarte-kultur sustapena).
–Cintruenigoar guztiei kulturarako eta partaidetza kulturalerako ateak irekitzea, informazioaren eta ezagutzaren teknologia berriak barne.
–Berezko kultur balioak sustatzea eta nortasun kolektiboa errespetatzea eta eraikitzea, gizarte talde, adin, arraza eta abarren barne desberdintasunak gure gain hartzetik eta ospatzetik abiatuta.
–Elkartegintza eta herritarren partaidetza sustatzea, gizarte eta kultur ehun aberatsa sortzea eta sektore baztertuen kultura bultzatzea.
–Kultur lankidetzako trukaketak bultzatzea, gizarte integrazioaren alorrean.
Kirol arloan:
–Kirolaren praktika eta kultura fisikoaren garapena Cintruenigoko biztanle guztiei zabaltzea, berdintasun baldintzetan eta batere bazterkeriarik gabe.
–Oinarrizko kirola eta jostetarako kirola bereziki babestea.
–Kirol arloko elkartegintza sustatzea, kirol praktikaren zabalkuntzaren bizkarrezurra izan dadin.
–Cintruenigoko kirola hedatu eta defendatzea, eta orobat herrialde, nazio edo nazioarte mailan itzal gehiago duten cintruenigoar kirolariak.
–Udalaren kirol instalazioen administrazioa eta erabilera arrazionalizatzea eta ahalik eta hobea bilakatzea.
–Kirolaren praktika osasungarritasun eta segurtasun baldintza egokietan egin dadin ahalegintzea.
Aisialdiaren arloan:
–Biztanleriaren sektore guztien bizi maila eta ongizatea handitzera bideraturiko jarduerak sustatzea.
–Modu sortzaile, aktibo eta solidarioan bizi den aisialdia, norbanakoaren eta gizartearen garapenean laguntzen duena, bultzatzea.
–Kulturaren zeharkotasuna agerian jartzen duten proiektuen alde egitea.
2. Baldintzak.
–Eskabideak aurkezteko egunean legez eraturiko elkarte, entitate edo erakundea izatea, eta izena emanda egotea Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroan.
–Helbide sozial eta fiskala Cintruenigoko udalerrian izatea.
–Kultura, kirol edo aisialdi arloko jarduera eta diruz lagundu beharreko proiektuak Cintruenigoko udal mugapean gauzatzea.
–Salbuespenez, helbide sozial eta fiskala Cintruenigon ez duten entitate, elkarte edo erakunde legez eratuen proiektuak baloratuko dira, betiere diruz lagundu beharreko proiektuak Cintruenigoko udal mugapean gauzatzen badira.
3. Eskaerak aurkeztea.
Eskaera Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 2015eko martxoaren 24ko 14:00ak baino lehen. Laguntzak esleiturik, deialdirako dagoen diruaren %50eko gerakina baino handiagoa gelditzen bada, bigarrena sortuko da eta haren berri emanen da behar den momentuan, eskaera berrietarako epe berriez eta haien ebazpenaz den bezainbatean.
Eskaerak egiteko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:
–Entitatearen eskabidea (I. eranskina).
–Haren estatutuen ale bat, entitatea, elkartea edo patronatua bada; behin baizik ez dira aurkeztu behar. Gainerako urteetan, entitate horiek behartuak daude beren datuak eguneratzera (lehendakaritza aldaketa, kide kopurua etab.) Kultura eta Kirol Zinegotzigoetan.
b) Urtean egin beharreko programazio guztiari buruzko dokumentazioa:
–Jardueren urteko laburpena (II. eranskina), honako hauek kontuan hartu behar dituena: urtean gauzatu beharreko jarduera bakoitzaren izena, data, ordua eta tokia zehaztuta; jarduera guztien deskribapena; aurreikusitako emaitzak, eta bakoitzaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehakatua, sarrera izanen den edo ez zehaztuta. Cintruenigoko Udaleko Kultura eta Kirol Zinegotzigoek dokumentazio hori aurkezteko eredua jarriko dute eskatzaileen eskutan.
–Proiektuak egoki zehazteko behar diren beste agiri batzuk.
Agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira. Eskatzaileei 10 eguneko epea utziko zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko. Halakorik egin ez badute, eta epea iraganik, eskaera ezetsitzat emanen da.
4. Balorazioa:
Balorazioa Kultura eta Kirol Zinegotzigoek eginen dute, bilkura arruntean. Horiek ondoko alderdiak hartuko dituzte kontuan, eta haiei zehazten den puntuazioa esleituko zaie, guztira 100 punturen gainean:
a) Jardueraren balorazioa, haren kalitateaz, originaltasunaz, berrikuntzaz eta gailentasun edo tradizio bereziaz den bezainbatean (40 puntu bitarte).
b) Jardueraren balorazioa, haren xedeez den bezainbatean, lehentasuna emanik biztanleen interes orokorrekin eta Cintruenigoko Udalaren 2011-2015eko kultur eta kirol politikaren xedeekin nabarmen adostasun handiagoa dutenei (III. eranskina. 20 puntu bitarte). Gehienez 20 puntu.
c) Errentagarritasun soziala: entitateko zenbat kide eskubidedunek parte hartzen duten jardueran, eta biztanlerian izanen duen eragina (15 puntu bitarte).
d) Jarduera 2014an ere gauzatu bazen, haren balorazio teknikoa (15 puntu bitarte).
e) Entitatearen ibilbidearen balorazioa (antzinatasuna, jarduera aipagarriak, inplikazioa eta lankidetza udalerrian) herriko kultur eta/edo kirol bizian (10 puntu bitarte).
Betiere ulertuko da 100 puntu eskuratzeak diru-laguntzaren %75a jasotzea ekarriko duela aplikatzen zaion jardueraren kostuaren gainean.
Kultura eta Kirol Zinegotzigoek diru-laguntza emateko proposamena eginen diote Udalaren Osoko Bilkurari, eta haren onespena aditzera emanen da, onuradunei idatziz jakinaraziz.
5. Ematea.
Diru-laguntza emanda, onartutzat joko da, interesdunari jakinarazi eta 10 eguneko epean espresuki uko egiten ez badio. Eskatzaileei Kultura eta Kirol Zinegotzigoen aitzinera agertzea eskatzen ahalko zaie, beharrezkoak diren argibideak eman ditzaten.
Zenbatekoa bi epetan ordainduko da, aitzinek Udaleko Kontu-hartzailetzak horretarako diruen eskuragarritasunaz txostena eginda, organo eskudunak erabakitzen dituen salbuespenak kenduta: %70, kontzesioaren ondo-ondotik, eta gainerako %30, jarduera eginda eta 6. oinarria beteta.
6. Betebeharrak.
Onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Diruz laguntzen diren jarduerak kontzesioaren urteko abenduaren 31 baino lehenago egitea, ezinbertzeko behar bezala frogatu eta Gobernu Batzordeak onartuak salbu.
b) Urteko programazioaren azken txostena (IV. eranskina), balantze ekonomikoa (gastuak eta diru-sarrerak), baita jarduera gauzatzean egindako gastuen jatorrizko gordekinak edo fotokopia konpultsatuak (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. art.: ordainagiriak, ordaintxartelak eta ordainketa frogatzen duten bankuko agiriak), 2015eko abenduaren 31 baino lehen, Udaleko Erregistro Orokorrean, salbu eta urteko azken egunetan egiten diren jarduerena, horietarako denbora izanen baita hurrengo urteko urtarrilaren 15a arte.
c) Diruz lagundutako jarduera guztien dokumentazioan eta idatzizko propagandan esaldi hau jasotzea: “Cintruenigoko Udalak babestua”.
d) Lortutako diru-sarreren berri ematea.
e) Diruz lagundutako jardueran gertatzen den edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean bertan.
f) Diru-laguntza zer xedetarako eta zer kontzepturengatik jaso zen, ez batzuk ez bertzeak ez aldatzea.
Oso garrantzitsua:
Hona deialdi hau gobernatuko duten arauak: dokumentu honetako oinarriak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta Kultura, kirol, prestakuntza eta aisialdi arloetako jardueretarako Cintruenigoko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Kostua, azkenik, hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa bada, laguntzarako aurreikusitako portzentajea aplikatuko zaio jardueraren kostu egiazkoari, eta gisa horretara diru-laguntza murriztu. Hortaz, arrazoizko aurrekontuak aurkeztea aholkatzen da.
Nolanahi ere, onuradunak hartutako laguntzen zenbateko osoa jardueren kostua baino handiagoa bada, deialdi honetako laguntzak murriztuko dira jardueraren kostutik gorako zenbatekoan.
Jarduera hauek egiteko lokala Udalarena bada, instalazio publikoen erabilera pribaturako ezarritako tarifa ordaindu beharko dute antolatzaileek.
Jarduerak ongintzakoak eta irabazi asmorik gabeak badira, organo eskudunari eskatzen ahalko diote instalazio publikoen erabilera pribaturako tarifaren salbuespena.
Sarrerak kobratzea ekartzen duten jarduerek diru-laguntza eskuratzen ahalko dute, Kultura eta Kirol Batzordeen iritziz jarduera horiek direla-eta zintruenigoarrak kultur ekintzan bizi-bizi ari badira, protagonistak beraiek izanik.
Deialdi honetako betebehar eta zehaztapenak ez betetzeak diru-laguntza galtzea ekar dezake.
Cintruenigon, 2015eko otsailaren 13an.
I. ERANSKINA
Entitatearen eskabidea
Izena eta deiturak edo Sozietatearen izena
Sozietatearen helbidea ………..........................................................……………..........… I.F.Z./I.F.K.…………………… Telefonoa ……………………… Posta elektronikoa ....................................................................................
ADIERAZTEN DU:
ESKATZEN DUT:
Cintruenigon, 2015eko ..........aren .......(e)an
1.–Eskatzailearen izaeraren egiaztagiriak:
Izena: ……………........…..................................................………. elkarte honen idazkaria: …………...........................................…….. helbidea: ……................……….................................……, udalerria: ……..........................….........…………., posta kodea: …………....……, IFK zenbakia: …………….., telefonoa: ……………… eta posta elektronikoa: …………….............……
ZIURTATZEN DUT:
1. Elkarteak gaur egun duen lehendakaria Elkartearen Batzarrak ............ egunean egindako bilkuran hautatu zela, eta ......................... jauna/andrea dela, eta hauek direla bere datuak: ............... zenbakidun NANa, helbidea (herria, karrika) ................................, eta posta kodea ...................
2. Elkarteak funtzionamenduan jarraitzen duela, eratu zeneko helburuak betez, indarra duten estatutuen arabera*.
(*) Indarra duten estatutuak gehitu dira (Herriko Etxeko bulegoetan dagoeneko ez badira).
Idazkaria (sinadura) | (Entitatearen zigilua) | Ontzat emana Lehendakaria (sinadura) |
2.–Onuraduna izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizuneko aitorpena:
Izena: ....……………........…..................................................………. elkarte honen lehendakaria: …………...........................................…….. helbidea: ……................………............................................……, udalerria: ……..........................….........…………., posta kodea: …………....……, I.F.K. zenbakia: ……………...
ADIERAZTEN DUT:
.................................. elkartea diru-laguntza eskatzen baitu, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean, egoera horiek onuradun izatea galaraziko bailiokete.
Cintruenigon, 2015eko ...............aren .....(e)an
Sinatua:
3.–Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatearen ziurtagiriak:
Bi aukera:
–ZIURTAGIRIAK (Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzan emanak, Tuterako bulegoetan).
–Onuraduna ziurtagiriak aurkeztera behartuta ez dagoenean*, aitorpen honen bidez:
ERANTZUKIZUNEKO AITORPENA Izena: ……………........….............................................................………. elkarte honen lehendakaria: …………...........................................…….. helbidea: ……................……………, udalerria: ……..........................….........…………., posta kodea: …………....……, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan zenbaki honekin inskribatua .......... ADIERAZTEN DUT: Diru-laguntza eskatu duen ......................... elkarteak beteak dituela zerga beharkizunak, Gizarte Segurantzakoak eta egoitza fiskalari dagozkionak. Cintruenigon, 2015eko ..........aren .......(e)an Sinatua: |
(*) Deialdiaren ondorioz elkarteei eman beharreko dirua 3.000 euro baino gehiago ez delarik. Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 24. artikulua.
4.–Jardueraren gaineko txostenak eta aurrekontua:
Jardueren fitxa (II. eranskina), aurrekontu bat ere baduena (kontu-sailen arabera zehaztu).
5.–Proiektuak dauzkan laguntzei buruzko aitorpena:
Izena: ……………........…..................................................………. elkarte honen lehendakaria: …………...........................................…….. helbidea: ……................……………, udalerria: ……..........................….........…………., posta kodea: …………....……, I.F.K. zenbakia: ..............................
Diru-laguntzaren xede den proiektuari dagokionez (X bat jarri dagokion tokian), hau AITORTZEN DUT:
–EZ duela inolako diru-laguntzarik jaso administrazio honen, bertze administrazio publiko batzuen, bertze erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren eskutik .
–Administrazio honen, bertze administrazio publiko batzuen, bertze erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren eskutik diru-laguntza hauek jaso/eskatu dituela .
ZER ENTITATERI ESKATU ZITZAION LAGUNTZA | ESKATUTAKO KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA: |
Cintruenigon, 2015eko ..........aren .......(e)an
Sinatua:
6.–Bankuetako datuak:
Banketxea:
Kalea eta herria:
Sukurtsala:
Banku-kontuaren zenbaki osoa:
7.–Informazio zehatzen aitorpena:
Izena: ……………........…..................................................………. elkarte honen lehendakaria: …………...........................................…….. helbidea: ……................……………, udalerria: ……..........................….........…………., posta kodea: …………....……, I.F.K. zenbakia: ..............................
ADIERAZTEN DUT:
Eskaera honetan aurkeztutako informazio administratibo, tekniko eta/edo finantzario guztia zehatza eta egiazkoa dela.
Cibntruenigoko Udalaren eskura geratzen dela, edozein agiri edo informazio zehatz egiaztatzeko, bidezkoa bada.
Cintruenigon, 2015eko ..........aren .......(e)an
Sinatua:
II. ERANSKINA
2015eko jardueren urteko laburpena
Eskatzailearen izena:
Jarduera zenbakia:
Jardueraren izena:
Eguna: ...../...../2015.
Ordutegia: ....................... Tokia (baimenak):
Deskribapena:
Kalitatea, originaltasuna, berrikuntza edo gailentasun edo tradizio berezia (deskribatu alderdi hauek):
Udalaren kultur eta kirol politikari dagokionez betetzen dituen xedeak (interes orokorra):
Herriko kultur sormena bultzatzen du.
Biztanleendako kultur jarduera tradizionalak eta/edo kalitatezkoak antolatzen ditu.
Kulturen arteko integrazioa sustatzen du.
Oinarrizko kirola suspertzen du.
Cintruenigoko kirolaren eta itzal handiena duten bertako kirolarien zabalkundea egiten du.
Kirolean segurtasun baldintzarik hoberenetan aritzea errazten du.
Herriko ondarea sustatzen du.
Populazio sektore behartsuak kultura aldetik suspertzen ditu.
Kirol elkarteak bultzatzen ditu.
Kirola osasun iturri gisa sustatzen du.
Instalazioak mantendu eta zaintzea eragiten du.
Errentagarritasun soziala:
Bazkide kopurua:
Zein populazio sektoretarako den:
Haur Hezkuntza.
Gazteak.
Helduak.
Hirugarren adina.
Emakumea.
Talde bereziak.
Adin guztiendako.
Aurreikusitako emaitzak:
Parte hartzen duten kideen kopurua:
Ikusleak:
Hedabideetan izandako oihartzuna:
Herrikoetan.
Eskualdekoetan.
Herrialdekoetan.
Naziokoetan.
Aurrekontua (ifrentzua erabil daiteke):
Gastuak:
Diru-sarrerak:
–Baliabide propioak:
–Diru-laguntzak:
–Babesa:
–Sarrerak:
III. ERANSKINA
Cintruenigoko Udalaren 2011-2015eko kultur politikaren xede orokorrak
1. Kultur plan estrategikoa diseinatzea, Cintruenigo biziberritzeko planen barnean sartua, halakorik ez da.
2. Gizarte eta kultur ehuna indartzea eta haren partaidetza bultzatzea Udalaren kultur politikan.
3. Cintruenigoarren kultur maila goititzea, kultur kontsumoa hobetuz zenbakietan eta kalitatean.
4. Kultur sormena suspertzea Cintruenigoko populazio sektore eta gizarte talde guztietan.
5. Herriko kultura eta ondarea sustatzea eta nortasun kolektiboko ezaugarriak sortzea.
6. Cintruenigon kultur garapena modu positiboan asmatzeko beharrezkoak diren kultur azpiegituren sorrera bultzatzea.
7. Udalaren kultur politikak herritar guztiei kasu egiten diela bermatzea.
8. Cintruenigon sortutako kultur egitateen gainean zabalkunderik handiena lortzen ahaleginduko den komunikazio politika ezartzea.
9. Kulturaren ikuspegi ludikoa zabaltzea.
10. Kalitatezko kultur kudeaketa lortzea, kudeaketa administratiboa, ekonomiko-finantzarioa eta giza baliabide nahiz baliabide materialen gainekoa arrazionalizatuz.
Cintruenigoko Udalaren 2011-2015eko kirol politikaren xede orokorrak
1. Kirolaren praktika eta kultura fisikoaren garapena sustatzea Cintruenigoko biztanle guztien artean, berdintasun baldintzetan eta batere bazterkeriarik gabe.
2. Kirol arloko elkartegintza sustatzea, kirol praktikaren zabalkuntzaren bizkarrezurra izan dadin.
3. Oinarrizko kirola eta jostetakoa sustatzea, eskolatik hasita, Cintruenigoko kirola maila guztietan oinarrizko gunea izan dadin.
4. Kirola sustatzea, osasun ohituratako, eta hura bultzatzen duten kirol modu guztiei bulkada ematea.
5. Kirolaren praktika osasungarritasun eta segurtasun baldintza egokietan egin dadin ahalegintzea.
6. Cintruenigoko kirola hedatu eta defendatzea, eta orobat herrialde, nazio edo nazioarte mailan itzal gehiago duten cintruenigoar kirolariak.
7. Kirol azpiegituren sare egokia diseinatzea.
8. Udalaren kirol instalazioen administrazioa eta erabilera arrazionalizatzea eta ahalik eta hobea bilakatzea.
IV. ERANSKINA
Jardueren azken txostena
(15-12-31 baino lehen aurkeztekoa)
Eskatzailearen izena:
Jarduera zenbakia:
Jardueraren izena:
Eguna: ....../....../2015.
Ordutegia: .................. Tokia (baimen eskatuak):
Lortutako emaitzak:
Jardueran parte hartzen duen kide kopurua:
Ikusleak:
Hedabideetan izandako oihartzuna:
Herrikoetan.
Eskualdekoetan.
Herrialdekoetan.
Naziokoetan.
Ikusleen gogobetetasuna (1 gutxienekoa, 5 gehienekoa) Zirkulu batez inguratu:
1 2 3 4 5
Jarrera aldaketak (halakorik izan bada):
Gastua, azkenik (ifrentzua erabil daiteke):
Gastuak:
Diru-sarrerak:
Baliabide propioak:
Diru-laguntzak:
Babesa:
Sarrerak:
Egindako jardueraren deskribapena (ifrentzua erabil daiteke, edo testua gehitu):
Adierazleak (ez bete, koordinatzaileak eginen du):
Populazioaren gaineko eragina:
Gastua, azkenik/ikusleak:
Aurrekontuko desbiderapena:
Iragarkiaren kodea: L1503507
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
