54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Productos Agropecuarios Hnos. Oliver SLk sustatua.

Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedienteak daraman dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar eguneko epean.

Espedientearen kodea: 0001-0038-2015-000007.

Instalazioa: Abeltegiko azienda bazkatzeko produktuen fabrikazioa.

Titularra: Productos Agropecuarios Hnos. Oliver, S.L.

Tokia: Geltokiko etorbidea, zk.g., 3. poligonoa, 629. eta 631. lurzatiak.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30 I ardatza, X: 627.243,000 eta Y: 4.648.574,000.

Udalerria: Buñuel.

Proiektua: Uztailaren 1eko 16/2002 Legeari egokitzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1502744