1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
337/2015 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari atxikitako haur eskoletan 2015-2016 ikasturterako egiten den haurrentzako ikaspostu hutsen eskaintza onesten duena.
Ikusirik Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urtarrilaren 14an emandako 2/2015 Ebazpena, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2015-2016 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautzen duena.
Ikusirik Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletan 2015-2016 ikasturterako haurrentzako ikaspostuak eskatzeko deialdia kudeatzeaz arduratzen den hautaketa batzordearen akta.
Horrenbestez, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari atxikitako haur eskoletan 2015-2016 ikasturterako egiten den haurrentzako ikaspostu hutsen eskaintza onestea. Postu horiek ebazpen honen eranskinean jaso dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer.
ERANSKINA 268 ikaspostu eskaintzen dira, honela banatuta ikastetxe eta adinen arabera: |
SEKTOREAK | JAIOTZE URTEA | N. JESUS Lanaldi osoa | N. JESUS Lanaldi erdia | EGUNSENTI | SANTA TERESA | SANDUZELAI | LOS ANGELES | RONCESVALLES | NINIA ETXEA | GUZTIRA |
Handiak | 2013ko urtarrilaren 1a 2013ko abuztuaren 31 | 18 | 10 | 15 | 1 | 16 | 3 | 2 | 2 | 67 |
Ertainak | 2013ko irailaren 1a 2013ko abenduaren 31 | 8 | 4 | 5 | 2 | 9 | 4 | 2 | 1 | 35 |
Ibiltariak | 2014ko urtarrilaren 1a 2014ko irailaren 30a | 12 | | 15 | 13 | 3 | 7 | 7 | 18 | 75 |
Bularreko haurrak, Iruña | 2014ko urriaren 1a 2015eko apirilaren 27a | | | | 14 | 14 | 14 | 7 | 14 | 63 |
Bularreko haurrak, Burlata eta Corella | 2014ko urriaren 1a 2015eko maiatzaren 2a | 14 | | 14 | | | | | | 28 |
GUZTIRA | 52 | 14 | 49 | 30 | 42 | 28 | 18 | 35 | 268 |
Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer. F1502701 |
Iragarkiaren kodea: F1502701