54. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

297/2015 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako tarifak onesten dituena, 2015-2016 ikasturterako.

Familia Atalak Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako tarifak proposatzen dituen txostena eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziekin bat,

EBATZI DUT:

1. 2015-2016 ikasturterako Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako tarifak ezartzea, ebazpen honen eranskinaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzara jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer.

ERANSKINA

Haur eskoletako tarifak

1.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako hileko tarifa 335 eurokoa izanen da gehienez (Niño Jesús haur eskolako lau orduko egonaldikoa izan ezik).

2.–Familiaren diru-sarrerengatik bidezkoak diren murrizketak aplikatu ondoren, honako hauek dira tarifak:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

HILEKO TARIFA

JARDUNALDI OSOA

1. SEMEA/ALABA

HILEKO TARIFA

JARDUNALDI OSOA

2. SEMEA/ALABA

15.000 eurotik goiti

335

204

12.400,01 eurotik 15.000ra

312

192,50

10.700,01 eurotik 12.400era

275

174

9.300,01 eurotik 10.700era

245

159

7.980,01 eurotik 9.300era

207

140

6.650,01 eurotik 7.980ra

180

132

5.500,01 eurotik 6.650era

153

125

4.500,01 eurotik 5.500era

139

125

4.500 euro edo gutxiago

125

125

3.–Corellako Niño Jesús haur eskolako ikaspostuetarako hileroko tarifa, 4 ordurako, 170 eurokoa izanen da, gehienez ere.

4.–Familiaren diru-sarrerengatik bidezkoak diren murrizketak aplikatu ondoren, honako hauek dira tarifak:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

HILEKO TARIFA

EGUN ERDIA

1. SEMEA/ALABA

HILEKO TARIFA

EGUN ERDIA

2. SEMEA/ALABA

15.000 eurotik goiti

170

85

12.400,01 eurotik 15.000ra

153

76,50

10.700,01 eurotik 12.400era

125

62,50

9.300,01 eurotik 10.700era

106

53

7.980,01 eurotik 9.300era

78

39

6.650,01 eurotik 7.980ra

66

33

5.500,01 eurotik 6.650era

50

29

4.500,01 eurotik 5.500era

39

29

4.500 eurotik beheiti

29

29

5.–Haur eskolara 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek aurreko taulan aipaturiko deskontua izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta hirugarren edo hurrengo seme-alabengatik ezarritako tarifa baxuena ordainduko dute.

6.–Hurrengo egoera hauetan tarifa ez ordaintzea erabakitzen ahalko da:

a) Garapeneko nahasmenduaren diagnostikoa duten haurrak, haien familiak gizartean bazterturik baldin badaude.

Salbuespena onesteko Gizarte Politiketako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zentroko Arreta Goiztiarreko balorazio taldearen balorazioa eta aldeko txostena beharko dira, baita Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familien Atalarenak ere.

b) Babes gabezia moderatuan edo larrian dauden haurrak, haur eskolan sartu behar dutenean.

Salbuespena onesteko Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalaren eta Familien Atalaren balorazioa eta aldeko txostenak beharko dira.

c) Familia-harrerako egoeran dauden haurrak, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalak eta Familien Atalak aldeko txostena egin ondotik, arrazoi ekonomikoak direla-eta, haur eskolan sartzea bereziki garestia denean.

7.–Urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2014ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpeneko familia unitatearen zerga-oinarria zati ikasturtea hasi aurreko egunean familian dauden kide kopurua.

8.–Familia unitatearen kideen kopurua familia liburuaren bidez egiaztatuko da. Horri dagokionez, kontuan hartuko da familia unitatearen kide direla legez bananduta ez dauden gurasoak edo, bidezkoa denean, tutorea edo tutoreak, gehi familiaren etxean bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak baldin eta lan errentarik jasotzen ez badute (betiere lan bizitza negatiboaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da), eta ezintasunen bat duten seme-alabak, baldin eta eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo birgaituaren mende badaude.

Familia gunean familia liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

9.–Familia harreran diren haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

10.–Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko haurrarentzako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat.

Zaintza eta jagoletza ez dituen aitak edo amak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa kenduko da; betiere, itun erregulatzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa izan beharko du.

11.–Ondorio praktikoetarako, zerga-oinarria ateratzeko, laukitxo hauen batuketa egin beharko da: Nafarroako Foru Komunitatean, 2014. ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko 507, 8810, 8808 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

12.–Errenta aitorpena egitera behartuta ez badaude, errentaren eta diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, baita Familien Atalak beharrezkotzat hartzen dituen dokumentuak, 2014an familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko.

13.–2014ko ekitaldiko errenta aitorpena edo, bidezkoa bada, 2014ko diru-sarreren frogagiriak haur eskolan aurkezteko epea 2015eko ekainaren 26an bukatuko da. Epe hori betetzen ez bada, gehieneko tarifa aplikatuko da.

14.–Eskolatzea egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

15.–Ikastetxean matrikulaturiko haurrek ordaindu beharko dute tarifa, ezinbesteko kasuetan ikastetxera ez badoaz ere. Matrikula egitearen ondorioz, haurrak eskolara etorri behar du eta ikasturteko hamar hilabete eta erdi ordaindu behar dira, eskola borondatez uzten denean izan ezik.

16.–Matrikula egiteko unean, gurasoek 62 euro ordainduko dute, fidantza gisa, eskolaldi osoko haur eskola guztietan. Corellako Niño Jesús haur eskolan, lanaldi erdiko modalitatea baitu, 14 euro ordainduko da.

17.–Epe horretan haurra matrikulatzen duten gurasoek, gero haurra ez eskolatzea erabakitzen badute, eskola uzteko eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide orokorraren bidez, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Erregistroan (Abejeras kalea, 9. Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutura igorrita.

Lehen hilabeteko saria kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2015eko uztailaren 20a izanen da.

18.–Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Haurra hilaren 15etik aurrera hasten bada ikastetxean, lehenbiziko hilabetekoa dagokionaren erdia izanen da.

19.–Ikasturtean eskola uzteko eskatu nahi izanez gero, eskolako zuzendariak emandako inprimakia bete beharko da. Eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna (betiere, dagokion ordainagiria ez igortzeko) aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

20.–Haurrak arrazoirik gabe hilabetez edo gehiagoz agertzen ez bada, eskola utzi beharko du.

21.–Bi hilabeteko kuota ordaintzen ez bada, eskola utzi beharko da.

Iragarkiaren kodea: F1502523